Otegiren aurkako jazarpena onartzea egotzi dio EH Bilduk EAJri, ETBko hauteskunde eztabaidak direla eta

  • Unai Urruzuno EH Bilduko kideak gogor kritikatu du Arnaldo Otegiren aurkako jazarpenarekiko EAJk duen jarrera, Eusko Legebiltzarrean emandako prentsaurrekoan. Otegiren hautagaitza bertan behera uzteko erabakia irmoa balitz elgoibartarra ETBko hauteskunde eztabaidetatik kanpo uztearen alde bozkatu zuen EAJk –PP eta PSErekin batera– EiTBko administrazio kontseiluan, eta erabaki horrek eragin du EH Bilduren erantzuna.


2016ko abuztuaren 31n - 14:23
(Arg.: Dani Blanco).

Urruzunok azpimarratu du EAJren jarrera oso bestelakoa izan zela Espainiako Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, artean Eusko Legebiltzarreko presidentea zela, inhabilitatu zuenean: “Une hartan Ibarretxeren EAJk ulertu zuen Atutxa bidegabekeria baten biktima zela eta ez zituen zenbait ebazpen judizial aintzat hartu”.

Otegiren kasuan EAJ oso bestela jokatzen ari dela esan du EH Bilduko kideak: “Ontzat ematen dute Espainiako Estatuak Otegiri egindako jazarpen politikoa, eta EiTB, euskal jendartearen interesei erantzun beharrean, tresna politiko gisa erabiltzen da EH Bilduren ordezkari nagusia eztabaida publikotik kanpo uzteko”.   

Otegi auzia gainditu eta behingoz “benetako eztabaida politikoari” heltzeko borondatea azaldu du Unai Urruzunok. “EiTBk bide eman behar dio eztabaida horri baina, antza, ekidin nahi dute”.

ETBren Objetivo lehendakaritza saiorako grabazioan parte hartu du Otegik

ETBk EAEko lehendakarigaiei buruzko Objetivo lehendakaritza saio berezia emango du irailaren 5ean eta 7an, Otegiren inhabilitazioa irmoa den ala ez jakin baino lehenago; EH Bilduko lehendakarigaiak parte hartu du saioaren grabazioetan, Barren aldizkariak zabaldu duenez. Saioak hautagaien alderdi politikoa eta humanoa jorratuko ditu.   


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
MAPA | Zer bozkatu dute zure bizilagunek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zure auzoan zer indar politikok irabazi duen jakiteko, mapa honetan aurkituko dituzu udalerrietako distritu eta sekzioen emaitzak.

[[hauteskundeak distrituak zabala 2024 A21 eusko-legebiltzarra]]


Eguneraketa berriak daude