Osasun sistema publikoaren defentsan manifestatzera deitu dute azaroaren 11n

  • Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari direlako.

Pribatizazioaren aurrean herritarren erantzun irmoa ezinbestekoa dela gogorarazi dute. / Argazkia: OPA herri plataformak.

2023ko irailaren 26a - 09:49
Azken eguneraketa:11:54
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Osasun sistema publikoaren “eraisketa” geldiarazteko herritarren mobilizazioak beharrezkoak direla gogorarazi du osasungintza publikoaren aldeko OPA koordinadorak. Horregatik, azaroaren 11n Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestatzera dei egin du, Araian irailaren 23an egindako herri plataformen topaketan hala erabakita.

“Herritarren erantzuna artikulatu nahi dugu, itxaron zerrendak murrizteko pazienteak klinika pribatuetara bideratzeko planen aurka”, azaldu dute. Araian eztabaidatu dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren erabaki horri buruz, eta “aho batez” aurka agertu dira. Kritikatu dutenez, herritarrek osasungintza publikoa eta kalitatezkoa eskatu dute, baina Jaurlaritzak emandako erantzuna izan da hura “ahultzen eta eraisten jarraitzea, osasungintza pribatua loditzen joateko eta diru publikoa gutxi batzuei bideratzeko”.

Osakidetzan eta Osasunbidean sakoneko aldaketak egiteko exijitu dute, osasun sistema publikoa “indartzeko, zabaltzeko eta hobetzeko”. Izan ere, egun “negozio biribila” dutela salatu dute: “Itxaron zerrenden zifrak makillatzen dituzte, klinika pribatuetara bideratuta, baina egiturazko arazoak konpondu gabe segitzen du”. OPA plataformako kideen esanetan, arazoa sortu dutenak dira orain soluzioa “saltzen” ari direnak.

Herritarren erantzun irmoa

Pribatizazio horren aurrean herritarrak “manipulazio estrategiaz” ohartu direla gogorarazi dute, eta horregatik dei egin diete erantzun irmoa ematera azaroaren 11n. Osasungintza publikoa izatea eskatuko dute, baita gardena, osoa, parte hartzailea eta herritarren beharrei erantzuten diena ere. Murrizketa oro lehengoratzea eskatuko dute mobilizazioetan.


Osasunaren pribatizazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Osasungintza “guztiz publiko eta kalitatezkoa” aldarrikatu dute milaka lagunek kalean

Bilbo, Donostia eta Gasteizen mobilizazioak egin dituzte larunbatean, Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deituta.


Unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuak eskaintzen dizkio milaka langileri “prezio merkeagoan”

“IMQ Institutu Mediko Kirurgikoak Unibertsitateko langileen eskura jartzen du beren osasun-aseguruak prezio merkeagoetan kontratatzeko aukera”. Horrela dio EHU Euskal Herriko Unibertsitate publikoko langileek administraziotik jaso duten mezuak, ARGIAk eskuratu duen... [+]


2023-09-21 | ARGIA
Itxaron zerrendak murrizteko Urkulluren plana: paziente multzoak ospitale pribatuetara

Naiz eta El Diario Vasco agerkariek eman dute berria. Eskuratu duten informazioaren arabera, Osasun Sailak plan bat prestatu du ebakuntzetako itxaron zerrendak murrizteko. Bi adar nagusi ditu planak: batetik, ospitale publikoetatik gaixo multzoak bideratuko dituzte ospitale... [+]


2023-06-14 | Ilargi Manzanares
Sagarduik Gasteizko klinika pribatu berria inauguratu du, protesten artean

Josefina Arregi Klinikaren irekieran Gorka Urtaran jarduneko alkatea ere egon da.


Mutualitateak, osasun sistema bikoitza

CCOO, UGT, CEOE, CEPYME eta AENCeren arteko akordioa salatu du Nafarroako Osasun plataformak. Akordioaren xedea da gaixoen baimen arruntak mutualitateek kudeatzea.


Eguneraketa berriak daude