Azaroan eta abenduan egindako bost greba egunetan euren eskubideak urratu direla salatu dute sindikatuak Lan Ikuskaritzaren aurrean.
SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO,UGT eta ESK sindikatuek antolatu zituzten greba egunak eta horietan eskubideen urraketa "ikaragarria" izan zela adierazi dute, El Diariok argitaratu duenez.
"Hainbat eskualdetan oinarrizko arreta zerbitzu minimoak ezarri dira, asteburuetan zerbitzu hori eskaintzen ez zen lekuetan", azaldu dute. Gainera, salatu dute ospitale gehienetan greba egunetan ohikoa baino operazio gehiago egin direla.
Mobilizatzeko askatasuna
Eskubide urraketa horien bidez Osakidetzak greben eragina ahalik eta gutxien igartzea lortu nahi duela uste dute sindikatuek.
"Salaketa hauekin nahi dugu Lan Ikuskaritzak Osakidetza zigortzea, hemendik aurrerako mobilizazioetan askatasun osoa izan dezagun".
Sindikatuek esan dute aurrera jarraituko dutela mobilizazioekin osasun zerbitzu publiko baten alde: "Borrokan jarrituko dugu 3.000 lanpostuak berreskuratu arte".
Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]
Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.
Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.