Oriol Soler: "Estatuak gerrari ekin zion eta adierazi nahi zigun jarraituz gero hil egingo gintuela"

  • Urriaren 1etik aurrera Estatuak gerrari ekin ziola eta jakinarazi ziela bide horretatik jarraituz gero odola izango zela. Horixe jakinarazi du Oriol Solerrek, Junts Pel Sí koalizioaren hauteskunde kanpainako koordinatzaileak “El mon a RAC1” irratsaioan egindako elkarrizketan.

Xabier Letona @xletona
2018ko urriaren 25a
Jordi Soler hizketan, Jordi Basték egindako elkarrizketan. (Arg.: RAC1)

“Urriaren 1etik aurrera Estatua antolatu egin zen. Aurretik despistatua ibili zen. Gerra  bati ekin zion eta saiatu zen erakusten gurean jarraituz gero hil egingo gaituela”. Solerrek ez du hori esaten edozelako posiziotik, urriaren 1etik urriaren 27ra Kataluniako Legebiltzarrak independentzia aldarrikatu arte “prozesuaren estatu nagusiko” bilera gehienetan izan zen.

“Urriaren 1eko eguerdian Generalitateko Jauregiko bilera batean pertsona oso garrantzitsu batek erreferenduma geldiaraztea proposatzen du. Beste batek dio hildakoak badira ez dela gure erantzukizuna izango. Eta garrantzitsuagoa den batek dio baietz, geldiarazi behar dela, ezin delako hildakorik egon, guk ez genuelako hori saldu, irribarreen iraultza baino”.

ERC et PDCAT, bi posizio bietan

Solerren aburuz, egun horretan gobernuak ulertu zuen zein izango zen Estatuaren erantzuna eta ez zegoela prestatuta horri aurre egiteko. Egoera horri nola erantzun, hori zen kontua, eta horren harira eztabaida ireki zen urriaren 1ean, urriaren 27ra arte iraun zuena. Solerrek adierazi duenez, debate horretan ERC aldebarrekotasunaren alde zela zabaldu da eta PDCAT hauteskundeak aurreratzearen alde, baina azpimarratu du ez omen zela horrela izan. Bi jarrera egon ziren oro har, batzuk aurrera egitearen alde eta beste batzuk prozesua geldiaraztearen alde, eta bietan ziren alderdi bietako pertsonak.

Urriak 25

Generalitateko Jauregian urriaren 25ean egindako bilera batean hauteskundeak aurreratuko zirela erabaki zen Solerren esanetan, eta Espainiako Gobernuarekin negoziatuko zela. Baldintzak honakoak ziren: presoak kalean uztea, finantza kontrolaren amaiera, erreferendumaren harira etorritako guardia zibil eta poliziak ateratzea eta 155. artikulurik ez zela izango bermatzea. “Berriz engainatu zuten Puigdemont, eta koherentea izan behar izan zuen”, dio Solerrek, urriaren 10ean Kataluniako Legebiltzarrean balizko negoziazioaren harira  behin-behinekoz bertan behera utzitako independentzia aldarrikapena gauzatuz.

Solerren ustez, prozesuak balio izan du arazoa munduratzeko eta orain berau geldiarazteko unea da, oinarri independentista zabaldu eta beste aukera bat bilatzeko unea: “Ez gara hori ikusteko gai izan, baina biztanleriaren %40 aurka izanda ezin da independentzia aldarrikatu”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-23 | ARGIA
Independentisten arteko ika-mika Katalunian: Puigdemontek Konstituzionalean Torrenten aurka egin du

Urak nahasita datoz Katalunian: Carles Puigdemontek, atzerriratutako Generalitateko presidenteak, errekurtsoa jarri du Roger Torrent Kataluniako parlamentuko lehendakariaren kontra Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, parlamentuko mahaiak boto delegaturako aukera ukatu diolako.


Herri harresia egin zuten Gironako Unibertsitatean atxiloketa gehiago saihesteko

16 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak aste honetan, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean egindako ekintzekin lotuta. Mobilizazioak eta protestak egin dituzte asteazkenean Gironan.


Carles Puigdemont i Casamajó
"Gutxietsi egin genuen Espainiaren izaera autoritarioa"

Hamabi urte joan dira azkenekoz berarekin izan ginenetik. Belgikako Waterloora bidean irudi asko datozkigu burura arrapaladan: Puigdemont kazetaria, prozesuaren ilusio, indar eta etsipenekoak, Corrandes d’exili haren oihartzun mingotsak –“ez naiz herriminez hilko, herriminez biziko naiz”–, Espainiaren mendekua… Wellingtonek Napoleon garaitu zuen zelai haien ondoan ireki zaizkigu Kataluniako Etxearen ateak eta Kataluniako Gobernuko lehendakariak beso zabalik... [+]


2019-01-09 | Uriola.eus
Jordi Borrās fotokazetaria Bilbon izango da 'Dies que duraran anys' liburua aurkezten

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 12an, Alternatibak Bilboko Hika Ateneora eramango du Jordi Borràs fotokazetariaren Dies que duraran anys (Urteetan iraungo duten egunak, Ara Llibres, 2018) liburuaren aurkezpena.


2019-01-03 | Iņigo Igartua
Jordi Sánchez: "Erronka berriei aurre egiteko urriaren 1eko batasuna beharrezkoa da"

Independentismoaren batasunerako deia egin du eta "polemika antzuak" saihestu nahi ditu.


2018-12-28 | Igor Susaeta
Desobedientziagatik auzipetutako seiak Katalunian epaituko dituzte

Prozesu subirano zalearen aurkako epaiketa “arintzeko” banatu du kausa Auzitegi Gorenak. Defentsen argudioak baztertuta, Gorenak berretsi du berari dagokiola matxinadagatik auzipetutakoak epaitzea.


2018-12-23 | Oier Zeberio
A-21eko independentisten mobilizazioak Bartzelonan
Katalunia, estrategia aldaketaren lekuko?

Asko ziren aurreko astean ostiralean Katalunian konfrontazio politikoko garai berri hasiko zela uste zutenak. Zenbait sektoretan (ezker independentistako taldeetan), tentsio egoera soma zitekeen, eta azken urteetan Bartzelonan bizi izan den egunik gogorrena bizitzeko esperantza eta beldurra aurrikusten ziren. Militantzia esparrutik kanpoko pertsona askok ere, zerbait berria, erradikalagoa eta zentzu batean behintzat bortitzagoa zetorrela uste zuten. Tentsioa nabaria zen.


Bi aldeen arteko tentsioa baretzeko balio duen bilera

Kataluniarekiko “gatazka” bat dagoela onartu dio Sanchezek Torrari atzo egindako bileran. Negoziaziorako bidea ireki dute. Independentistek hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko, Bartzelonan egingo den Ministroen Kontseilua arbuiatzeko.


2018-12-20 | Iņigo Igartua
Carles Riera: "Estatuak indarkeriaz jokatzen badu, desobedientzia zibilarekin eta mobilizazio jendetsuarekin erantzungo dugu"

Carles Riera CUPeko diputatuak abenduaren 21ean Bartzelonan egingo den Ministro Kontseilua izan du hizpide besteak beste, Kaos en la red atari digitalean egin dioten elkarrizketan. Pasarte batzuk euskaratu ditugu.


Independentistek batera egingo diote aurre Espainiako Ministroen Kontseiluari Bartzelonan

Espainiako Ministroen Kontseilua Bartzelonan bilduko da abenduaren 21ean. Manifestazio “masiboa” deitu dute independentistek, eta egun berean Pedro Sanchezek Quim Torrari biltzeko eskatu dio Kataluniako hiriburuan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude