"Old lives matter": adinekoek jasaten duten diskriminazioa salatu nahi duen kanpaina

  • "Old lives matter" kanpaina (bizitza zaharrek inporta dute) jarri dute abian mundu osoko 40 erakunde zientifiko, sanitario eta sozialek. Herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte adinkeriaren aurka borrokatzeko: gizarte guztietan daude adineko jendearen aurkako aurreiritzi faltsuak, eta horietan oinarrituta diskriminazio egoerak ez dira gutxi izaten.


2020ko irailaren 16an - 09:40
Adineko emakume bat zaharren egoitza batean (argazkia: Manu Robles-Arangiz fundazioa).

Homofobiari, arrazakeriari eta matxismoari aurre egiten ari dira gure gizarteak, pixkanaka bada ere. Adinkeriaren ondorioz herritarren zati handi batek jasaten duen diskriminazioa, ordea, oraindik ez da plaza publikoko eztabaidagaia. Hori aldatu nahi du “Old lives matter” kanpainak.

Ekimena Frantziako Estatuko Geriatria eta Gerontologia Elkartetik abiatu da eta mundu osoa jasaten ari den COVID-19 pandemia du testuinguru, izan ere, koronabirusaren hedapenak are nabarmenago utzi du adinekoen diskriminazioena. "Hedatuena, arruntena eta unibertsalena” den diskriminazioa, ekimenaren bultzatzaileen esanetan. Gainera, legez zigortuta ez dagoen bakarra da.

Mundu osoko 40 erakundek baino gehiagok gogorarazi dutenez, COVID-19aren pandemian 65 urtetik gorako pertsonek ordaindu dute preziorik altuena. Horregatik, eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 25. artikuluaren 20. urteurrenarekin bat eginez (“adinekoek bizitza duin eta independentea izateko eta bizitza sozial eta kulturalean parte hartzeko duten eskubidea" azpimarratzen du artikulu horrek), ekimen honen bitartez gizartea ispiluaren aurrean jarri nahi dute.

Erakunde zientifikoek adierazi dutenez, "gure gizarteak ahultzen dituen diskriminazio maltzurra da” adinkeria. Beraien esanetan, “heldu gehienak gizartean aktiboki parte hartzetik baztertzea tragedia onartezina eta giza duintasunaren aurkakoa da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adinkeria
Materialismo histerikoa
Txotxo barrokoak libre

Zuk berrogeita bi urte dituzu? Ez du ematen”; “Ez, zu ez, zuk gazteagoa ematen duzu”; “lasai, ez duzu ama ematen”; “gehienez hogeitamapiku, berrogei ez duzu ematen”... eta ez daramat ondo komentario segida hori. Zerbait txarretik... [+]


Adinkeria

Noizbehinka, ispiluaren aurrean paratzen naiz pentsatzera zelan den posible hogeita sei urterekin jendeak etengabe adin txikikoa den pertsona batekin nahastea. Perspektiba aldatzen zait hemeretzi urteko gazteak ikustean, lasai asko, nik baino hamar urte gehiago izan ditzaketela... [+]


2022-10-26 | ARGIA
Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista detektatzeko gida aurkeztu dute

Emakundek diruz lagunduta eta EDE Fundazioaren parte-hartzearekin, Suspergintza erakundeak gida bat osatu du adineko emakumeek bikotearengandik edo bikote ohiarengandik pairatzen duten indarkeria matxista detektatzeko eta egoera horietan esku-hartzea bultzatzeko.


2022-03-06 | Eneko Olasagasti
Erretiroa?

“Ez dizut ukatuko pena pixka bat ematen didanik kateak deskatalogatuta edukitzea, badakit bizilegea dela. Onartzen dut tristura puntu batekin, baina trauma handirik gabe” (Xabier Euzkitze).

Batzuetan gertatzen da buruan bueltaka dabilkizuna bat-batean idatzita... [+]


2021-07-06 | Estitxu Eizagirre
Desgaitasun bat izatea eta adina, diskriminaziorako arrazoi nagusi EAEn

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn ikerlana argitaratu du. Bertan agertzen diren datu ugarien artean, bat hauxe: azken urtean pairatutako diskriminazioetan, gehien agertu direnak adinari eta desgaitasunei lotutakoak izan dira. Grafikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude