Bilboko Udalak autogestioaren aurka darabilen politika salatzeko manifestaziora deitu dute urriaren 14an

  • "Diruzaleei hortzak erakutsi" eta "indarrak batu" nahi dituzte larunbatean Bilbon deitu duten manifestazioan okupazioa, autogestioa eta erresistentziaren aldeko hautua Euskal Herrian defendatzen duten lagunek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 11n - 11:06
(Argazkia: Ecuador Etxea)

Gazte Asanbladen Sarearen (GAS) arabera, Bilboko Udalak eta EAJ alderdiak espazio autogestionatuen kontrako "dinamika argi eta bortitza" izan dute azkenengo urteetan. Biei egotzi die sareak "herri erakusleiho eta turistikoaren estrategian, alternatiba kultural eta politikoak inolako leku gabe uztea". 

Gaurko prentsaurrean erasotzat jo dituzte gune autogestionatuetan alternatibak aurkitzen lan egiten duten eragileen kontrako "mehatxu zein ekintza onartezinak". Bi kidek zehaztu dutenez, une honetan "nagusitu diren" erasoak dira. Adibidetzat jarri dituzte Errekaldeko Etxarri gaztetxearen eta Iralako Izarbeltz ateneoaren hustutzeak, eta "mehatxupean dauden" Deustuko Gazte Lokala eta Santutxuko Karmela. Gogoan izan dituzte baita Zornotzako Ziztada gune askea, Gasteizeko Errekaleor auzo askea eta Tosuko ortu okupatua ere.

GASeko kideen esanetan, "argia da EAJren estrategia politikoaren baitan dagoen gaztetxeen desalojoa, proiektu urbanistiko eta diruzaleak aurrera eramateko". Era berean, "gazte eta ez hain gazteen aisialdi antolatua kontrolatzeko" Udalaren jarrera gaitzetsi dute, "Bilbon hutsik dauden mila etxebizitzak alde batera utziz". Agerraldian, Bilboko alkate Aburto, Gasteizeko Urtaran, Donostiako Goia eta "abar luze bat" parekatu dituzte, eta Euskal Herria "zein beste herrialde batzuk kolpatzen ari direla" salatu dute: "Estrategia neoliberal horretan, gaztetxeak zein gune aske eta autogestionatuek ez dute lekurik".  

Indartuta

"Indartsu" agertu dira Gazte Asanbladen Sareko kideak. "Hiri kapitalista honi aurre egiteko" grina dute. Diotenez, Udalaren "mehatxuek" batean eta bestean emaniko pausoak indartu dituzte, "amorruz erantzutera" eramateraino. Botatako espazioak berreraikitzen jarraituko dute, autogestioaren "ideia tinko eta argiarekin", pentsatzen baitute "bizitzeko era desberdin bat eraikitzeko" bitartekoa dela: "Guk ez dugu haien errealitatea onartuko. Gizarte eredu honen aurrean alternatiben garrantzia ezinbestekoa da, hauek izango baitira herri borroka eta eremu erreferenteak, inguruko espazioak kritikotasunez transformatzeko aukera, EAJren estrategia krudel eta kapitalistari aurre egiteko erraminta, eta era kolektiboan, gure ideia, kezka, edota salaketei erantzun erreala bilatzeko nahitaezko tresna".

Manifestazioa

Euskal Herri osoari luzatu diete deia Bilboko Gazte Asanbladen Saretik larunbateko, urriak 14, manifestazioan parte hartzeko "okupazioa, autogestioa eta erresistentziaren alde". Indarrak batu nahi dituzte "diruzaleei hortzak erakusteko" eta "gure etxea defendatzen jarraitzeko".

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude