OEE plataformak migratzaileei harrera egiteko baliabideak eskatu dizkie instituzioei

  • Asteazken eta ostegunean Bilboko Udalaren aurrean mobilizatu da plataforma. Erakunde publikoek 48 oheko aterpetxea eskaini dute, eta 40 oheko beste bat promestu.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko uztailaren 05an - 15:17

Migratzaileei eta iragaitzazko errefuxiatuei harrera egiteko baliabideak eskatu dizkie Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak erakunde publikoei. Honen aurrean, asteazkenean Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Gurutze Gorria, CEAR-Euskadi eta Munduko Medikuak bildu ziren. Bileran adostutakoari erantzunez, 48 pertsona hartzeko gaitasuna duen aterpetxea jarri dute martxan, eta 40 pertsona gehiago hartuko dituen beste bat promestu.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma tentuz agertu da aterpetxe berriaren promesaren aurrean. Berria egunkariak argitaratu dituen Txus Blanco plataformako kidearen adierazpenen arabera, orain arte Udalak eskaini duen aterpetxeak ez du bi gau baino gehiago bertan pasatzeko aukerarik ematen, eta lo egiteko eta gosaltzeko aukera besterik ez du eskaintzen. “Dutxatu ere ezin dira egin”, salatu du. Hala bada, aterpetxe berriak funtzionamendu bera izango duen jakin nahi dute. "Hirugarren gauean kalera botako dituzte? Euren beharrak aseko dituzte? Harrera osatua eta integrala eskainiko zaie?", erakundeek momentuz erantzun ez dituzten zenbait galdera luzatu ditu Blancok.

Aterpetxe berriaren funtzionamenduaren gaineko informaziorik ez dute eman, bai ordea administrazio bakoitzak ekonomikoki egingo duen ekarpenari buruz. Aterpetxeak 150.000 euroko aurrekontua izango du: kopuru horretatik 100.000 euro Jaurlaritzak jarriko ditu, 30.000 euro diputazioak, eta 20.000 euro udalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude