'O Corno' galegozko filmak irabazi du Urrezko Maskorra

  • 71 ediziotan lehen aldiz, euskal herritar emakumezko zinegile baten lanak eskuratu du sari nagusia. Jaione Camborda donostiarrak jaso du Urrezko Maskorra; laugarren urtez jarraian, emakumezkoa da sariduna.

Jaione Camborda, saria eskuetan. (Argazkia: Donostiako Zinemaldia)

2023ko urriaren 01an - 08:30
Azken eguneraketa: 12:26

Jaione Camborda zuzendari donostiarraren O Corno (Adarra) pelikula saritu du Donostia Zinemaldiko 71. edizioko epaimahaiak. Oso-osorik galegoz den pelikula da, eta zentralitate apur bat duten pertsonaia guztiak emakumezkoak dira –irakurri hemen filmaren kritika–.

Sari esanguratsuak:

  • Zuzendari onenaren Urrezko Maskorra: Jaione Camborda, O Corno.
  • Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang, Chun xing / A Journey in Spring.
  • Gidoi onenaren saria: María Alché eta Benjamín Naishtati, Puan.
  • Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra, bi pertsonarentzat: Marcelo Suiotto, Puan; eta Tatsuya Fuji, Great Absence.
  • Taldeko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra: Hovik Keuchkerian, Un Amor.
  • Argazki onenaren saria: Nadim Carlsen, Kalak.
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: Isabella Eklöf, Kalak.

Beste sari batzuk:

  • Zuzendari Berriak saria: Bahadur the Brave.
  • Horizontes saria: El Castillo.
  • Zabaltegi-Tabakalera saria: El auge del humano 3.
  • Zabaltegi-Tabakalera sariko aipamen berezia: El Juicio.
  • Nest saria: Amma Ki Katha.
  • Nest sariko aipamen berezia: Entre les autres.
  • Culinary saria: La passion de dodin bouffant.
  • Eusko Label sariko lehen sariduna: Latxa.
  • Eusko Label sariko bigarren sariduna: Soroborda.
  • Euskal Zinemaren Irizar saria: El sueño de la sultana.
  • Donostia Hiria Publikoaren saria: La sociedad de la nieve.
  • Donostia Hiria Publikoaren saria, Europako film onenarentzat: Io Capitano.
  • Gazteriaren TCM saria: La estrella azul.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2023
2023-10-02 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldiak eman duena
Oroituko dugunaz


Sail Ofiziala. 9.eguna | Lehiatu ez diren bi lan
Dantza egiteko unea


Eguneraketa berriak daude