Newsweek aldizkaria paperean argitaratuko da berriz

  • Newsweek astekaria berriz paperean argitaratzeko prestatzen ari da. Iaz utzi zion AEBetako newsmagazine formatuko aldizkari ezagunak papereko edizioa argitaratzeari baina ez du denbora asko behar izan kioskoetara itzulera prestatzeko.


2013ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Newsweek aldizkaria berrizk kioskoetan aurki?

Astero 64 orrialde argitaratzeko asmotan dira The New York Timesek argitaratu duenez. Aldizkariko edizio buru Jim Impocok esan duenez, harpidedunak izango dira papereko birjaiotzaren oinarri ekonomikoa, publizitatea jarriko duten iragarleak baino gehiago. Impocoren arabera, irakurleek lehen baino garestiago ordainduko dute aldizkaria.

Mantxeta klasikoa da Newsweek AEBetan, momenturik onenetan 3,3 milioi irakurle izatera iritsi zen. 2010ean astekariaren jabe zen The Washington Postek saldu egin zuen eta bi urteko gorabeherak hasi ziren. Jabe aldaketak, galerak eta, azkenik, 2012ko urrian egindako iragarpena: paperari agur.

Geroztik ere aldaketa handiak bizi izan ditu Newsweekek, The Daily Beast webgunearen barruan txertatu baitzen egitasmoa. Aurtengo irailean jarri zen Jim Impoco edizio buru, The New York Timesetik fitxatuta eta paperaren aldeko apustua berritu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paperaren krisia
310 lanpostu gutxiago izango ditu The Guardian Media Group taldeak

74,7 miloi euroko gabeziei aurre egiteko, eta aurrekontua orekatzeko hartu ditu neurri horiek The Guardian egunkariaren editoreak.


2015-01-30 | Iure Eizagirre
Entzun: "Ateratzen genuen ale bakarra berezia izatea nahi genuen"

Entzun aldizkariak jaso du 2015. urteko papereko Argia Saria. Urtean behin ateratzen duten urtekaria erreferentzia bilakatu da musikazaleen artean.


Rockdelux eta espektakuluaren prentsa

Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu.


Le Journal du Pays Basque egunkaria argitaratzeari utziko diote

Ipar Euskal Herriko Le Journal du Pays Basque egunkaria arazo ekonomikoak direla eta itxiko dute. Hamabi urteko ibilbidearen ostean, abenduaren 21ean kaleratuko dute azken zenbakia.


Eguneraketa berriak daude