310 lanpostu gutxiago izango ditu The Guardian Media Group taldeak

  • 74,7 miloi euroko gabeziei aurre egiteko, eta aurrekontua orekatzeko hartu ditu neurri horiek The Guardian egunkariaren editoreak.


2016ko martxoaren 18an - 17:42
310 lanpostu gutxiago izango ditu The Guardian Media Group taldeak. Arg: The Guardian

%18 jaitsiko du langile kopurua The Guardian Media Group Taldeak: 250 langile kaleratuko ditu, eta beste 60 lanpostu bete gabe geldituko dira, postu horiek betetzen dituzten langileei kontratua berrituko ez zaielako. Guztira, 310 lanpostu gutxiago izango ditu taldeak, beren webgunean jakinarazi dutenez.

Enpresak espero du murrizketa guztiak baja boluntarioekin betetzea; hain zuzen, hurrengo astean adostuko dituzte baja horiek sindikatuekin. Horretaz gain, egunkariaren kostuak murriztuko dituzte. Planaren helburua da egunkariaren kalitatea mantentzea, eta egunkariaren independentzia finantzarioa ziurtatzea.

1.960 langile ditu The Guardian Media Group taldeak. Horietatik 725k edizio departamentuan egiten dute lan, eta esparru horretako 100 langile kaleratuko dituzte. Beste 150 langile komertzio departamentutik kaleratuko dituzte. Erresuma Batutik kanpo 210 langile ditu taldeak, eta neurri horiek langile horiei ez eragitea espero dute.

Egunkarien industriaren urte “zail” baten ondorioz hartu dute erabakia.  “Google eta Facebook bezalako enpresa handiek hartu dute publizitatearen merkatua, eta telefonia mugikorren enpresen areagotzeak zaildu egin du irabazi ekonomikoak lortzea”. Paperezko publizitatearen diru-sarrerak %25 jaitsi dira Erresuma Batuan; Independent egunkariak bere azken zenbakia argitaratuko du hurrengo astean, eta beste hainbat egunkarik ere langileak kaleratu dituzte.

Urtarrilean, hiru urtetako plana jarri zuen abian The Guardian egunkariak: %20 jaitsi zituen kostuak, harpidetza modelo berri bat jarri zuen abian, eta diru-sarrerak lortzeko bide berriak garatu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paperaren krisia
2015-01-30 | Iure Eizagirre
Entzun: "Ateratzen genuen ale bakarra berezia izatea nahi genuen"

Entzun aldizkariak jaso du 2015. urteko papereko Argia Saria. Urtean behin ateratzen duten urtekaria erreferentzia bilakatu da musikazaleen artean.


Rockdelux eta espektakuluaren prentsa

Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu.


Le Journal du Pays Basque egunkaria argitaratzeari utziko diote

Ipar Euskal Herriko Le Journal du Pays Basque egunkaria arazo ekonomikoak direla eta itxiko dute. Hamabi urteko ibilbidearen ostean, abenduaren 21ean kaleratuko dute azken zenbakia.


2013-12-04 | ARGIA
Newsweek aldizkaria paperean argitaratuko da berriz

Newsweek astekaria berriz paperean argitaratzeko prestatzen ari da. Iaz utzi zion AEBetako newsmagazine formatuko aldizkari ezagunak papereko edizioa argitaratzeari baina ez du denbora asko behar izan kioskoetara itzulera prestatzeko.


Eguneraketa berriak daude