Nazioarteko salaketa adostu eta sinatzea proposatuko dute azaroaren 9an

  • Kataluniako bloke soberanista prestatzen ari da nazioartean zabaltzeko salaketa-dokumentu bat, azalduz Espainiako Estatuak eragozten diela katalanei beren etorkizunaz hitza izatea.


2014ko urriaren 30ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bloke soberanista osoak babestuko luke salaketa-dokumentua (argazkia: La Vanguardia).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 9an eskainiko zaie herritarrei sinatu dezaten, azkenean egun horretan galdeketa egin ala ez.

Idatzia bidaliko da Nazio Batuen Erakundearen batzar nagusira, Europako Legebiltzarrera, Europako Batzordera eta Europako Kontseilura.

Antza denez, prestatzen ari diren idazkiak laburbiltzen du Kataluniak egin duen bidea 2005ean bertako lebiltzarrak Autonomi Estatutu berri bat onartu zuenetik eta Espainiako Gobernuak elkarrizketari eta herritarrei iritzia galdetzeari ezarritako ukoari, idatziaren bukaeran nazioarteko instituzioei eskatzeko lagundu dezatela katalanek beren etorkizuna demokraziaz erabaki dezaten.

Idatziaren prestaketan parte hartzen ari dira CiU, ERC, ICV eta CUP alderdiak batetik eta Assemblea nacional Catalana bestetik.

Azaroaren 5ean aurkeztuko dute ekitaldi handi batean. Kataluniako hautetsi nagusiek parte hartuko dutela aurreikusten da: Parlamenteko hautetsiak, Madrilgo Kongresu eta Senatuko legebiltzarkideak, Europako Legebiltzarrean daudenak eta Kataluniako udaletakoak.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...