XXI. mendean murgiltzen doa mendebaldeko zibilizazioa. Aro honen ajeak eta aukerak ikusten hasita gaude estaturik gabeko herriak. Nork bere buruaz erabakitzeko eskubidea aspaldian ez bezain presente egon da 2018an (horra hor, besteak beste, Brexit-aren auzia). Burujabetza hizpide hartzeak, ordea, lehen lerrora ekarri du gutxietsitako kontzeptu ezagun bat, “lurraldea”.
Atzerrian bezala gurean ere lurraldearen gaineko burujabetza prozesuak egituratu beharra sentitzen hasi da hainbat talde sozial. Frantziako atorra beilegien borrokak edo lan harremanetarako euskal esparruaren aldarrikapenak kezka bera dute oinarrian. Tokian toki duintasunez bizitzeko egitasmo egituratzaileei loturik doa XXI. mendea. Euskal Herrian ere bide horretatik joan da urtea.
Naziogintzari dagokionez, zama handiko efemerideen urtea izan da 2018a. Mende bat Eusko Ikaskuntza sortu zela, beste horrenbeste naziogintzari buruzko lehen kongresuak egin zirela, 50 urte bete ditu euskara batuaren eredu normatiboa finkatzeko adostasunak… Halaber, Euskadi Ta Askatasunak (ETA) 60 urte beteta bere burua desegin du. Euskal Herriaren hegoaldeari erabakitzeko eskubidea ukatzen dion Konstituzioak 40 urte bete ditu eta ez du berritzeko asmorik. Eta abar.
Izango da XX. mende hasierako urrats haiek gutxiesten dituenik, baina onar diezaiegun bere baitan duten balioa. Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriaren historian inoiz egin den gogoeta sakon eta zabalena egin du, hamaika gabezia eta beste horrenbeste eduki berri azaleratzen lagundu duena. Euskaltzaindiak euskal hiztun komunitatearentzat jarduera arau-emailean dihardu eta babes zabala du bere bidean jarraitzeko. Ez dago herri xedez Euskal Herria osorik hartzen duen beste jarduera arau-emailerik. Gaur egun gai izango ginateke beste horrenbeste egiteko? Udalbiltza indargabetu zutela 15 urte bete dira 2018an.
Euskararen akademiak naziogintzan ohikoa ez den txalo zaparrada jaso arren, elkarte bat izaten jarraitzen du, Euskaltzainburuak, Urrutia jaunak, gogorarazi zigun moduan. Herritargoaren babesik gabe jai luke Euskararen Akademiak eta bere jarduera arauemaileak. Babes horrek egiten du nor aurrekontuak kudeatzen dituzten instituzioen aurrean. Eusko Ikaskuntzak egoera bera bizi du. Izozmendiaren ageriko muturra baino ez, jabetu nahi duenarentzat.
Europan bere herri xedea modurik argienean adierazi duen komunitateetako bat izan arren, herri-arkitektura soziala primarioa eta prekarioa du Euskal Herriak, 2018ak bistan utzi duenez. Primarioa, arkitektura hau XX. mendeko lehentasunei begira sortua izan zelako eta geroztik etorri diren hainbat erronkentzat ez dugulako arkitektura bateratzailerik. Prekarioa, eragiteko eskumenak eta baliabideak unean uneko legedien eta aurrekontuen menpe bizi direlako.
Europan bere herri xedea modurik argienean adierazi duen komunitateetako bat izan arren, herri-arkitektura soziala primarioa eta prekarioa du Euskal Herriak, 2018ak bistan utzi duenez
2018ko aktibitate intelektualak gabeziak ez eze, arkitektura osatzeko premiak ere azaleratu ditu. Esaterako, mundu digitalean euskal herriak behar duela bere arkitektura digitala eta honen gaineko burujabetza. Ramon Zallo irakasle jaunak urriaren 26an Iruñean eman lezioak balio izan zuen “Eusko Digilandia” behar dugula jabetzeko. Aldiz, Sozioekonomia alorrean (Bilbo 2019-11-06) lan harremanen euskal eremua eta ongizatearen euskal paradigma lurralde guztietan sintonizatzeko premia azaleratu ziren. Horregatik diogu, 2018ak balio izan duela nazio garapenerako egun dugun arkitektura hori primarioa dela jabetzeko. Bestela esan nahi bada, gure herriaren geroa eta ongizateak eragiletzarako unitate gehiago behar dituela esan diogu elkarri. Beti ere, gure lurraldean elkarlan eta bizikidetza espazio komun bat eratzera iristekotan.
Antza, aurreko mendean Euskal Herri egituratu hori egitura instituzional zamatsuen bidez irudikatzen baldin bagenuen, badirudi XXI. mendean behetik gorako organizazioen federaziotik etorriko dela. Joandako urteak adibide aski interesgarriak utzi dizkigu. ChrysallisEH elkarteak (Egun “Naizen” izenekoak), seme-alaba transexuala duten familien elkarteak, Espainiako federaziotik askatu du bere burua Hego EHko errealitateari erantzuteari lehentasuna emateko eta Ipar Euskal Herrian ere jarduten hasteko. Oneka euskal emakume pentsiodunen elkartea sortu izana maila bereko urratsa izan da. Transexualitatea normalizatzearen alde dihardutenek eta egoera zailenean dauden emakume pentsionistek erakutsi digute bidea. Arrasto berean beste hainbat sektoretan lurraldea ardatz duten sare berriak gorpuzten jarraitu dute 2018an, hala nola “Labore” dendak eta Errigora dinamika, tokiko ekonomia sozialeko elkarteen saretzea, zonifikazio linguistikoa gainditzeko udal nafarren mugimendua, gazteek sustatutako Euskarabentura, urte amaierako Euskaraldia, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak, eta abar. 2017an ELA eta LAB langile sindikatuek sinatutako hitzarmenak 2018an bere bidea egin izan balu…
Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak utzi duen dokumentazio ugariaz gain, nazio garapenarekin arduratutako egileen argitalpen saldoa ezagutu dugu 2018an (Jauregizuria eta beste, Azkoaga, Bidegain…) . Naziomarkagintza izeneko liburuan (Jauregizuria eta beste) Ibarretxe eta Espiauren artikuluko esana hartuz: “Berrituko dugu giza garapen iraunkorrerako gure konpromisoa edota berdintasunik ezaren uholdeak eraman gaitzan utziko dugu?”. Herri xedea.
Asisko Urmenetak urte osoa eman du herri kolonizatuaren ajeak umorez azaltzen bere liburu ilustratuarekin (geure sumisio eta autoestimu falta hizpide hartuta), Jon Maiak, berriz, bere Hezur Beltzak diskoarekin itxi du urtea gogoraraziz Euskal Herria aitarena ez den bere etxetzat dutela askok, bertan sortua ez izan arren. Euskal Herri berria
Dena den, Asisko Urmenetak urte osoa eman du herri kolonizatuaren ajeak umorez azaltzen bere liburu ilustratuarekin (geure sumisio eta autoestimu falta hizpide hartuta), Jon Maiak, berriz, bere Hezur Beltzak diskoarekin itxi du urtea gogoraraziz Euskal Herria aitarena ez den bere etxetzat dutela askok, bertan sortua ez izan arren. Euskal Herri berria. Azken gogoeta hau ezin egokiago etorri da migranteentzat harrera politika propiorik eza inoiz ez bezala nozitu dugun urtean. Geure migrazioak jaso izan duen babesa ezin eskaini gurera etorri berriei.
Hedabideek, ordea, herri xedea duen prozesu hazkor horri ez diote lehentasunik aitortu. Urte osoan zehar menderatzen gaituzten estatuen gaiak, ikuspegiak eta lehentasunak nagusitu dira. Kontraprogramazio nabarmena bizi izan dugu gizarteko auzi mingarrienetan, besteak beste pentsionisten mugimenduan edo dinamika feministetan eragin nahian. Eguraldiaren tarteari itxaron behar izan diogu sarri ikuspegi autozentratuetara iristeko.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko estatus berriaren inguruko dinamika parlamentarioak eduki horietako gehienak sintetizatzeko indarra izan bazuen ere (erabakitzeko eskubidea, gizarte segurantzaren kudeaketa, lan harremanen euskal esparrua…), herritarren bultzada falta izan zaio eta Gasteizko legebiltzarrean gehiengo parlamentarioaren agiria besterik ez du ekarri, herri olatua 2019an etorriko ote da? Horren ikusgarria izan ez bada ere, aipagarria izan da Herri elkargoaren eta eragile sozialen lana Ipar Euskal Herriari lurralde koherentzia gordeko duen agenda herrigile bat emateko, historikoa.
Nazio garapenak beraz, ekimen sozialeko prozesu eratzaileetatik joan da. Prozesu hauek, ordea, luzeak izan ohi dira, baliabide ugari xahutzen dute eta pizgarririk ezean nekez biltzen dute egoera aldatzeko behar duten inertzia. Eusko Ikaskuntzaren kongresua, Gure Esku Dago-ren giza kateak edo Euskaraldiak bide hori urratzen jarraitu beharko dute, bide instituzionala indartu zain.
Imanol Esnaola, Gaindegiako koordinatzailea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]