'Naparra'ren bila: ez dute gorpuzkirik aurkitu Landetako eremuan

  • Jendarmeriaren talde espezializatu bat, Paco Etxeberria auzitegi-medikuak lagunduta eta epaileak aginduta, Jose Miguel Etxeberria Naparraren gorpuzkiak aurkitzen saiatuko da astearte goizean. Mont de Marsanetik (Landak) gertuko harizti batean egingo dute bilaketa, iturri fidagarri batek ziurtatu baitu han lurperatu zutela Naparra

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko apirilaren 04a
(Argazkia: EFE)

[Eguneraketa, 2017-01-04]

Lehen informazioen arabera ez da emaitza garbirik izan Naparra-ren gorpuzkiak bilatzeko lanetan. Bi eremu zituzten idenfitikatuta, goizean lehena industu dute eta ez dute ezer aurkitu, arratsaldean bigarrenari ekin diote, baina hor ere ez dute ezer aurkitu. bost orduz aritu dira ikerlariak 300 metro koadrotan, Labrit herritik 2 kilometrora dagoen harizti batean.


Goizeko 9:30tan hasi dira lurra altxatzen Brocas eta Labrit herrien arteko hariztian. Iazko urrian Estatu terrorismoari lotutako iturri anonimo batek esan zuen han lurperatu zutela Naparra 1980an. Adierazpen horiei Paco Etxeberriaren txosten bat gehitu zaie, lurperatzearen teoriari sinesgarritasuna ematen diona. Iñigo Iruin familiaren abokatuak ere egiazkotzat jo du iturri anonimoaren testigantza.

Jose Miguel Etxeberria 1980an desagertu zen, Ziburun (Lapurdi) eta Batallón Vasco Españolek bere gain hartu zuen haren bahiketa eta hilketa. Ismael Moreno Audientzia Nazionaleko epaileak 2004an artxibatu zuen auzia ez zituelako Naparraren hiltzaileak identifikatu.

2016an familiak eta auzitegi-medikuak bi txosten aurkeztu zituzten, zehazten zutenak gorpuzkiak Landetako eremu horretan daudela. Txosten horietan oinarrituta berriro ireki zuen auzia Moreno epaileak eta Frantziari eskatu zion Naparraren gorpua bilatzeko. Krimenak oraindik ez du preskribatu, familiak 1999. urtean jarri zuelako salaketa eta, beraz, oraindik ez dira hogei urte igaro.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Desagertuak  |  Frantzia

Desagertuak kanaletik interesatuko zaizu...
Eguneraketa berriak daude