“Nahi al duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?”

  • Urriaren batean egingo dute Kataluniako independentziari buruzko erreferenduma, gaur Carles Puigdemont presidentak jakitera eman duenez. Galdera ere argia da: "Nahi al duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?".


2017ko ekainaren 9an - 10:35
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Carles Puigdemontek argitu du, Oriol Junqueras presidenteordez lagunduta, independentziari buruzko erreferendumaren data eta galdera. Aurtengo urriaren batean kataluniar guztiei ondorengoa galdetuko diete: "Nahi al duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?". Galdera katalanez, gaztelaniaz eta araneraz idatzita izango da.

Generalitateko Jauregiko Tarongers patioan goizeko 10:15ean eman dute prentsaurrekoa, gobernuko kideek eta Junt pel Sí eta CUPeko diputatuek babestuta. Junquerak eta Puigdemontek azpimarratu dute, bide guztiak erabili dituztela erreferenduma adostua izan dadin, baina aurrean ezetza besterik ez dutela aurkitu. Halere, "hauteskundeen ostean herritarren aurrean emandako hitza eta indar politikoen artean adostutakoa" betez, erreferenduma egin egingo dutela berretsi dute, "milaka urte dituen Kataluniako nazioak duen autodeterminazio eskubidea gauzatuz".

Zazpi minutuko hitzartzean argitu ditu erreferendumaren data eta galdera Carles Puigdemontek:


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.