PSNren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute Iruñean, D ereduari trabak jartzen dizkiola salatzeko

  • Euskararen Defentsarako Sareak Nafarroako Gobernuak D ereduari jartzen dizkion trabak salatu nahi ditu. Argi dute Nafarroako Gobernua “edozertarako prest” dagoela “euskararen kontra” jotzeko. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute uztailaren 2an, 12:00etan, Iruñeako PSOEren egoitzaren aurrean, “Oibarren euskaraz, D eredua Nafarroa guzian” lelopean.

2023ko urriaren 11an, Lezkairun D eredua eskatzeko egin zuten elkarretaratzea. Argazkia: Ahotsa.info

2024ko ekainaren 28an - 10:55
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nafarroako Gobernuak 2019 urtetik hona D eredua ez zabaltzeko ahaleginak egin ditu Euskararen Defentsaren Sarearen ustez, salatu dutenez. Nahiz eta ikastetxe askok interesa adierazi, gobernuak beti ezeztatu die aukera hori. Euskarari kaltea egitez gain, landa-eremuan bizitzeari eragozpen gehiago jartzen dizkiola diote. D eredua Nafarroako herri txikietan biziari eusteko modua dela erakutsi dela nabarmendu dute, adibidez, Antzina herrian D ereduan ikasteko aukera jartzeak ikasle kopurua "bikoiztu" du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen aurkako erasoa
Eguneraketa berriak daude