ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Nafarroako gazteek soldataren %70 alokairuan uzten dute, batez beste

  • Batez besteko emantzipazio adina 29 urtekoa da. Emantzipazio-tasa pandemia aurretik baino ia bost puntu baxuagoa da, eta alokairu nahiz etxebizitzen prezioek gora egin dute. Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak txosten batean aurkeztutako datuak dira.


2023ko martxoaren 09a - 11:47

Kontseiluaren txostenak azaleratzen du bertako gazteek emantzipatzeko duten zailtasuna. Nafarroako gazte batek bere soldataren %70 alokairua ordaintzeko erabiltzen du, batez beste. Josu Igoa Kontseiluko ordezkariak Euskalerria irratian egin dioten elkarrizketan azaldu du geroz eta beranduago egiten dutela alde etxetik Nafarroako gazteek.

Gaur egun, batez besteko emantzipazio adina 29 urtekoa da. Gazteen emantzipazio tasak behera egin du pandemiaz geroztik, 16 eta 29 urte artekoen artean. Aurretik %21ean zegoen, eta, orain, %16,6an. 30-34 urte artean ere nabarmenak dira emantzipatzeko zailtasunak. Adin tarte horretan bost puntu jaitsi da emantzipazio tasa, eta gazteen %68k egin du alde etxetik. 

Alokairuen eta etxebizitzen prezioak geroz eta garestiagoak dira. Igoak azaldu duenez, Nafarroan, azken hiruhilekoan %4,5 igo da alokairuen prezioa, eta %7,8 etxebizitzena. Langabezia tasak ere gora egin du, "egoera geroz eta zailagoa da".

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Lander Arbelaitz Mitxelena  |  Asier Basurto Arruti
#2
Jon Torner Zabala  |  Leire Rodriguez Garmendia
#3
Mikel Garcia Idiakez  |  Irati Irazusta Jauregi
#4
Itziar Moreno Martínez
Azoka
Etxebizitza eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
4.000 gazte donostiar baino gehiago Gipuzkoako beste herrietara joan dira bizitzera 2010eko hamarkadan

Gutxienez 3.375 gazte joan dira Donostiatik Buruntzaldeako eta Oarsoaldeko herrietara bizitzera 2010etik 2020ra, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako eta Bizilagunekin plataformak jasotako datuen arabera.


Bost etxebizitzetatik bat bigarren etxebizitza da Ipar Euskal Herrian

EH Baik herrien sarreretan panelak jarri ditu, toki horietako bizitokien kopuruak eta proportzioak erakusteko. 42.743 etxebizitza hutsik egon dira gutxienez zortzi hilabetez. Bigarren etxebizitza gehien Lapurdiko kostaldeko herrietan daude.


2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


2023-03-15
Maizterrak kaleratu eta ugazabek etxebizitzak saltzen dituztela salatu du Aldak Baionan

2019an 302 maizterren aurkako prozedurak ireki zituzten, alokairu kontratua eten ostean etxebizitzak ez uzteagatik. Kopuru hori sinbolizatuz, 300 etxebizitza inguratu ditu Aldak Baionako auzo batean.


Airbnb Donostian
Mugarik gabeko negozioa

Turismoa Donostiako aurreneko sektore ekonomikoa bilakatu da azken urteetan, nahiz eta pandemiak kolokan jarri zuen. Eraldatzen ari da hiriko espazioa eta bizilagunek harekin dituzten bizi loturak. Fenomenoaren garrantziaz jakitun, Haritik Hirira geografo taldeak ikerketa sakona... [+]


Eguneraketa berriak daude