Mozal Legeaz zigortu dute Nafarroako 0-3 Plataformako bozeramailea, haiekin elkartasunez ateratako argazki batengatik

  • Mozal Legea urratu duelakoan, Altsasuko Guardia Zibilak isuna ezarri dio Nafarroako 0-3 Plataformako bozeramaile Eider Garderi, haurtzaindegietako gatazkarekin elkartasunez ateratako argazki batengatik, legez kanpoko elkarretaratzea egotzita.

Nafarroako 0-3 plataformako grebalariak. / Argazkia: Steilas sindikatua.

2022ko uztailaren 18an - 16:37

Diario de Noticias-en plazaratutako gutunean kontatu du Gardek gertatutakoa: “Maiatzaren 13an, Nafarroako haur eskoletako grebaren inguruan Berriozarren egindako langileen batzarra amaituta. Altsasura –nire herrira– joan nintzen, pintxo potera. Han, gazte batzuek gure gatazkarekiko interesa agertu ziguten, eta argazki solidarioa ateratzea erabaki genuen, haien babesa agertu diguten beste kolektibo batzuekin egin dugun bezala”.

“Gutun zertifikatua jaso dut”, jarraitzen du Gardek. “Gobernu ordezkariak, Jose Luis Arasti Pérezek, espediente zigortzailea abiatu du nire aurka, herritarren segurtasunerako Lege Organikoa urratzeagatik. 100 eta 600 euro arteko isuna aipatzen da”.

Azaldu duenez, bi guardia zibilek jarritako salaketagatik ireki dute haren aurkako espedientea, “legez kanpoko elkarretaratzearen erantzulea” izateagatik. Elkarretaratzearen zioen zein zen, ez da aipatzen Garderen gutunean. “Argitu nahi dut ni ez nengoela Altsasun salaketan jasoa dagoen orduan, ez nindutela identifikatu, ez nuela inongo elkarretaratzetan parte hartu, eta agenteek erreferentzia egiten diotela sare sozialetan plazaratutako argazki bati, zeina ni salatzeko froga bakarra den”.

“Badakit gisa honetako jokabideekin ni isilaraztea nahi dutela. Ez da kasualitatea pertsona salatua ni izatea”, dio 0-3 plataformako bozeramaileak. “Agindua eman duenak uste badu ni eta ni bezalako beste hainbati ahoa itxiko digutela, oso oker dago. Aspaldi erabaki nuen nire ideien alde argumentuekin borrokatzea, ondorioak edozein izanik ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude