“Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko unea da”

  • Mozal Legearen aurkako enkartelada ibiltaria antolatu du Eleak-libre mugimenduak beste hogei eragilerekin batera. Larunbatean 19:00etan irtengo da Donostiako Bulebarretik.


2018ko ekainaren 29an - 10:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mozal Legeak hiru urte beteko ditu uztaileak. Legearen sortzaile “PP alderdia Madrilgo Gobernutik kanpo ikusita, Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko unea iritsi dela pentsatzen dugu”, azaldu du eskubide zibil eta politikoen aldeko Eleak-libre mugimenduak.

Legea indarrean jarri zenean, herritarren segurtasuna bermatu eta legez kanpokoak, indarkeriazkoak zein izaera bandalikoa duten jokaerak galaraziko dituela adierazi zuen Fernandez Diaz Ministroak. “Aldiz, bilakaera bestelakoa izan da, datu ofizialei erreparatuz gero”, salatu du Eleak-ek.

Mugimenduak azaldu duenez, “rapa abestea, txioak idaztea, txiste politikoak sarean banatzea, Guardia Zibil baten alboan jartzea, poliziaren erasoen argazkiak ateratzea zein muralak egitea delitu gisa hartzen du Mozal Legeak”.

Eragile sozial, sindikal eta politikoek babesten dute deialdia

Larunbateko deialdiarekin bat egin duten eragileak hauek dira:  ELEAK Mugimendua, Satorralaia, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Askekintza, EH Donbass, Errauskailuaren Aurkako Mugimendua, Gipuzkoa Zutik, Stop Deshaucios, ELA, LAB, ESK, CNT, EH Bildu, Podemos Euskadi, Equo eta Sortu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
2024ko ekainaren 18
444.100

Eguneraketa berriak daude