Mozal Legea ezarri diote Zumaiako mugimendu feministari

  • Aspaldi ikusi gabeko manifestazioak izan ziren Zumaian martxoaren 8an, Emakumearen egunean. Bai eguerdian bai arratsaldean jendetzak hartu zuen parte Mugimendu Feministak deitutako ekitaldietan. Ekintza horiek izan dute bere alde negatiboa, izan ere, bi une horietan egindako mobilizazioengatik isunak jaso dituztela adierazi du gaur Mugimendu Feministak, “Zumaiako arteria nagusia moztu” izanagatik, alegia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 13an - 10:56

Udaltzaingoaren aurrean egin dute agerraldia "Mozal legearen" aplikatze hori salatzeko. Gogoratu dute martxoaren 8ko egun horretan ez zela inolako arazorik egon "hainbeste herritar elkartuta argazkia ateratzeko elkartu ginen unean. Eta guztiok ikusi genuen moduan, Udaltzaingoak trafikoa bideratu zuen, inolako momentutan inor ez zen gerturatu ezer esatera. Gainera, arratsaldeko manifestazioan, aurreikusitako bidea jarraitu zen inolako aldaketarik gabe, txostenean jasotzen denaren aurka. Zarauzko Ertzainetxean egindako txostena dela jartzen badu ere, momentuan bertan Zumaiako Udaltzaingoa bakarrik zegoen bertan".

Ekitaldian hiru puntu nabarmendu dituzte. Batetik, ez dutela isuna ordainduko, "isunaren oinarrian dagoen legea bera zilegia ez dela ulertzen dugulako eta egun horretan egindako mobilizazioek inolako zigorrik merezi ez dutela uste dugulako". Gero, Zumaiako Udalari eta Udaltzaingoari eskatzen diote isun honen harira azalpenak eman ditzaten. "Duela denbora gutxi Zumaiako Udaleko alderdi politiko guztiak herritar bati Mozal Legean oinarritua jarritako isunaren aurka aurkeztutako idatzia adostu zuten. Zergatik eman diozue bide oraingoan mugimendu sozialen eta eskubide zibil eta politikoen aurka diseinatutako legeari?". Amaitzeko, maiatzaren 17an egingo den udal-plenora gai hau eramango dutela ere aurreratu dute, eta herritar orori dei egiten diote egun horretan plenora hurreratu daitezen. 

Beraien lana "oztopatzeko intentzioz" ari direla uste du Mugimendu Feministak. Beraien esanetan, mugimendua "inoiz baino indartsuago" dago, eta iragarri dute maiatzaren 19an tren estaziora bideko tunela berriro margotuko dutela, "Berriro margotuko dugu emakumeok* herriko puntu beltz moduan definitutako pasabidea". 

Hemen duzue ekitaldiko bideoa:

Albiste hau Baleikek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
153.600 euroko isuna Askeri, euskal presoen alde egindako martxa batengatik

Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan ‘Mozal Lege’ berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Eguneraketa berriak daude