Milioi bat euro baino gehiago ordaindu dute EAEko herritarrek Mozal Legearen ondorioz

  • 2015. urtean indarrren sartu zen Mozal Legea Espainiako Estatuan, eta 2016an Eusko Legebiltzarrak legea ez aplikatzeko hautua egin zuen arren, aplikazioa zabala izan du Hego Euskal Herrian. Hala Bedi irratiak argitaratu duen informazioaren arabera, EAEko herritarrek 1.286.974,64 euro ordaindu dituzte isunetan.

Gorka Pe˝agarikano @gorkap34
2018ko azaroaren 09a

Legeaz 2016ko ekainaren 22ko Legebiltzarreko saioan Mozal Legea ez aplikatzeko proposamenaz aritu ziren. Eh Bildu, PSE, Ahal Dugu eta EAJ ados azaldu ziren, eta aurka bozkatu zuen bakarra PP izan zen. Jeltzaleek Mozal Legearen isuna “bidegabea” zela zioten, askatasuna “urratzen” zuela, eta kazetariei ez ezik, herritar guztiei “eragiten” ziela legeak. “Onartezina” zela zioen Juan Carlos Ramírez Escudero EAJko legebiltzarkideak. Proposamena onartuta, Eusko Jaurlaritzara igorri zuten ideia, baina bere horretan geratu zen.

2015ean Espainiako Gobernuak indarrean sartu zuenetik, sarritan aplikatu izan da Mozal Legea EAEn. Hala Bedi-k  EAEko Administrazioaren Ordainketa- eta Kobratze-sistema Integralaren datuetan oinarrituta, argitaratu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek 1.286.974,64€ ordaindu dituztela Mozal Legeak ezarritako isunetan. Datu horien arabera, Gipuzkoan da kopururik handiena, ia 600.000€, Bizkaian 570.000€ baino gehiago, eta azkenik Araba, 120.000€ inguru.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Mozal legearen mehatxua  |  EAE

Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
Ezkilak jotzearen isuna atzera botatzeko eskatu diote Altsasu Faxismoaren Kontrakoek Gobernuari

Mozal Legearen aurka azaldu zen gobernuak orain legea aplikatu nahi izatea salatu dute Altsasu Faxismoaren Kontra ekimeneko kideek. “Koherentzia” eskatu diote Nafarroako Gobernuari, eta faxismoaren aurkako borrokarekin jarraituko dutela ere jakinarazi dute.


Maravillas auziko epaileak dio kasua ez zela bide penaletik eraman behar

Epaileak kasua artxibatzearen arrazoia esplikatu du asteartean publiko egin duen idatzi baten bidez. Isunak iritsi daitezke auziarekin lotuta, baina ez dirudi atxiloketarik izango denik.


2018-06-29 | Nahia Ibarzabal
"Muralak zentsuratu badituzue ere, mezu askatzaileak zabaltzen jarraituko dugu Sopelan"

Sopelako mural politikoen topaketan egindako muralak zentsuratu dituztela eta, zenbait kolektibok zentsura salatzeko protestara deitu dute larunbatean 20:00etan Sopelako Sanpedro txosnagunean.


2018-06-29 | Nahia Ibarzabal
"Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko unea da"

Mozal Legearen aurkako enkartelada ibiltaria antolatu du Eleak-libre mugimenduak beste hogei eragilerekin batera. Larunbatean 19:00etan irtengo da Donostiako Bulebarretik.


Isun berria jaso dut

Isuna jaso berri duzu etxean. Beste isun bat, bakardadea, inpotentzia, ezjakintasuna ...  Bat-batean gogora etorri zaizu duela hilabete batzuk zure eskubide zibil eta politikoan praktikan jartzeagatik, protesta batean parte hartzeagatik, kalea hartzeagatik ...  gertatutakoa. Armatutako polizia gerturatu zen zu identifikatzera. Poilizia, Mozal Legearen bidez epaile bihurtutako polizia. Segurtasunaren izenean isuna jarri zizun, eta gaurkoan iritsi zaizu.


2018-06-04 | ARGIA
Aiuri Antiespezistak eta Eleak-Librek salatu dute
"Mozal Legea aplikatu digute eta gure borroka nahiak piztea besterik ez dute lortu"

Aiuri Antiespezistako militanteek, Eleak-Librerekin batera, prentsaurrekoa eskaini dute Ermuko plazan ostiral arratsaldean, erresistentzia pasiboa erabiltzeagatik Mozal Legea aplikatu dietela salatzeko. San Tomas egunean Donostian Ursula txerriaren erakusketa galarazten saiatuz, Askekintzak antolatutako ekintzan parte hartu zuten Aiuriko hiru kidek zigorra jaso dute.


2018-05-30 | ARGIA
Francisco Molero gazte andaluziarra kartzelaratu dute, "Kongresua inguratu" ekimeneko protestengatik

Bost urteko kartzela zigorra eta 16.000 euroko isuna ezarri diote, Espainiako “Kongresua inguratu” ekimenean izan ziren protestetan aginteari eraso egitea eta lesioak eragitea egotzita. Asteazkenean zeukan ezarrita Molerok kartzelan sartzeko eguna, eta SAT sindikatu kide ere badena bere kabuz aurkeztu da Archidonako (Malaga) espetxean.


2018-05-29 | Hala Bedi
Gasteizko Udala ez da Mozal Legearen aurkako konpromisoan berretsi

Maiatzaren 25eko osoko bilkuran hiru puntu eskatu dizkio Eleak/Libre mugimenduak Gasteizko Udalari eta bertako ordezkari politikoei, “herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko”. EAJ eta PSE kontra azaldu dira.


Lanean ari diren soldaduei argazkiak atera eta grabatzea debekatu nahi du Israeleko Parlamentuak

Israelera iritsi da Mozal Legea. Bertako Parlamentuak, Knesset-ak, ostegunean erabaki zuen soldadu israeldarrak lanean ari diren bitartean argazkiak atera eta bideoak grabatzea galaraziko duen legea eztabaidatuko duela. Neurri hau Avigdor Lieberman herrialdeko Defentsa Ministro eskuindarrak proposatu du.


2018-05-25 | Hala Bedi
Gasteizko Udala ez da Mozal Legearen aurkako konpromisoan berretsi

Maiatzaren 25eko osoko bilkuran hiru puntu eskatu dizkio Eleak/Libre mugimenduak Gasteizko Udalari eta bertako ordezkari politikoei, “herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko”. EAJ eta PSE kontra azaldu dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude