Milaka ikasle Galiziak bere hezkuntza legea izatearen alde

  • Unibertsitateko eta irakaskuntza ertaineko 8.000 ikaslek baino gehiagok bozkatu dute urrian eta azaroan Galizian egindako herri galdeketan. Erguer ikasle erakundeak deituta, honako galderari erantzun diote: “Uste duzu LOMCErako, Bolonia Planerako eta 3+2rako alternatiba behar dugula, Hezkuntza Lege Galiziar baten bitartez?”.


2017ko azaroaren 14an - 17:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Parte hartu dutenen %94k bozkatu du baietz, %4,5ek ezetz eta % 2,5ek baliogabe, Sermos Galiza aldizkariak informatu duenez. Galdeketaren ostean, Erguerrek grebara deitu du Galiziako irakaskuntza ertainean eta unibertsitateetan, azaroaren 16rako. Deialdiak Irakaskuntza Publikoaren aldeko Galiziar Plataformaren babesa du.

Galdeketaren datuak zabaldu eta gero, Erguerreko ikasle talde batek Galizako Hezkuntza Saila sinbolikoki okupatu eta grebara dei eginez pankarta bat eskegi du leihotik. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galizia
2024ko abenduaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Sir

2024ko urriaren 18
Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

2024ko maiatzaren 15
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

2024ko otsailaren 21
Materialismo histerikoa
Biharamunik ez

Eguneraketa berriak daude