Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diete Donostian auzipetu katalanei

  • Kataluniako plazatik atera ziren igande eguerdian “Konponbidea. Demokracia. Llibertat” goiburupean eta Boulebarderaino egindako ibilbidea horiz bete zuten. Gure Esku Dagok antolatu zuen manifestazioa.  

ARGIA @argia
2019ko otsailaren 18a
Argazakia: Irutxuloko Hitza

Kataluniako independentista auziperatuei elkartasuna helarazteaz gain, bildutako milaka lagunek herrien erabakitzeko eskubidea ere aldarrikatu zuten. Herritar ugarik antolatzaileek banatutako aterki eta puxika horiez jantzi zuten ibilaldia. Martxari ekin aurretik Gure Esku Dagoko Angel Oiarbidek hedabideei esan zien epaiketa ez zela bakarrik auzipetuak eta independendista katalanen aurkakoa, epaiketa erabaki eskubidearen aurkakoa zela funtsean, “bozkatzea ezin da delitua izan, demokrazia sendo batean, erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioa ezin dira delituak izan”.

Manifestazioaren amaieran Carles Puigdemont lehendakari katalanaren arreba Montse Puigdemontek hitz egin zuen eta eskerrak eman zizkien bertaratutakoei, kaleak eskubide zibilen alde bete dituztelako. Hasi behar ez zuen epaiketa batean aurrean gaudela adierazi zuen eta egoera baliatuko dutela euren ahotsa epaiketaren aurka ahalik eta ozenen egiteko”.

Ekitaldiaren amaieran Angel Oiarbidek hartu zuen hitza eta azpimarratu zuen erabakitzeko eskubidea mundu justuago bat egiteko oinarria dela “bai Eskozian, bai Quebecen, Ipar Irlandan edo Katalunian”. Herrien arteko eta euskaldunen arteko elkarlanera deitu zuen, horrela erabaki eskubideari jarriko zaizkion trabak gainditu ahal izango direlako.

Manifestazioan euskal alderdi eta sindikatu abertzaleetako ordezkari ugari ikusi ziren, EH Bildu, EAJ, ELA edo LABekoak esate baterako.   

Ekitaldia Agure Zaharrak abestuz amaitu zen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude