Migranteen harrera: Donostiako alkateak urgentziazko bilera egingo du Txantxarreka gaztetxeko kideekin

  • Txantxarreka gaztetxeko kideek Donostiako alkateari urgentziazko bilera esaktu diote pertsona migranteen aferan neurrika har ditzala eskatzeko. Udal gobernuak bilera onartu du eta ostegunean bilduko dira arratsaldeko 16:00etan. Abuztuaren 10etik, instituzioek kalean uzten dituzten pertsonak hartzen ari da Antigua auzoko zentro autogestionatua.

Prentsaurrekoa eta gero egindako kontzentra(Argazkia: Iñaki Agirre)

2018ko irailaren 5ean - 13:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Udaletxearen aurrean emandako prentsaurrekoan Txatxarrekako kideek 26 egun eta gero “instituzioek fundamentuzko harrera eman ez izana” salatu dute. Instituzioetaz kexu dira, uste baitute haien “erantzuna hutsa eta itxurakeria besterik ez dela” eta hitz politetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diete.

Instituzioek migrante hauek “bidean”  daudenak bezala hartzea ere salatu dute eta “hainbatek hemen duinki bizi eta lan egin” nahi dutela adierazi dute. Gaztetxean 24 orduko txandak egin arren, harrera duina egiteko lekua ez dela badakite. Horregatik eskatu diote alkateari urgentziazko bilera, “garaia delako egoera larri honi amaiera duina emateko”.

Instituzioen erantzuna ikusita herritarrak gonbidatzen dituzte aurrerantzean egingo diren ekimenetan parte hartzera eta gaztetxean behar diren txandak betetzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude