Mia Klemp, Mediterraneo itsasoko uretan salbamendu-lanak egiteagatik hogei urteko kartzela zigorrari aurre egin beharrean

  • Itsasontzi bateko kapitaina de Klemp, eta Mediterraneo itsasoa zeharkatzen zebiltzan pertsona ugari erreskatatu izanagatik auzipetu dute. Epaiketan hogei urteko kartzela zigorrari egin beharko dio aurre.


2019ko ekainaren 13an - 13:03
Mia Klemp (Argazkia: @HelpRefugees)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mia Klemp-en itsasontzia 2017an bahitu zuten Lanpedusako (Italia) portuan. Immigrazio ilegala bultzatzea leporatu zioten 36 urteko kapitainari, eta ikerketapean da ordutik. Italiako kostaldean nabigatzea debekatu dio Italiako Gobernuak. Alemaniako WDR irrati eta telebista publikoak adierazitakoaren arabera, Mediterraneoko uretan itotzeko arriskuan ziren 1.000 pertsonatik gora lagundu ditu Klemp-ek.

Epaiketaren zain da Klemp, eta Basler Zeitung egunkariari adierazi dioenez hogei urteko espetxe zigor eskaerari eta isun potoloei egin beharko die aurre. Kapitaina argi mintzatu da, eta adierazi du behar izatekotan Estrasburgora eramango duela kasua, Europako Giza Eskubideen Auzitegira: “Ez dut zigorrik espero. Eta Estrasburgora joan behar bagara, joango gara. Uko egiten diot pentsatzeari Europan kartzelara joan behar duzula laguntza beharrean diren bizitzak salbatzeagatik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!