Martxoaren 3ko gertakarien aitortza galdegingo dio Europak Espainiari

  • Justizia Ministerioari elkarte memorialistak eskatutako gutuna helaraztea adostu du Eskari Batzordeak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 12an - 08:42
Nerea Martinez eta Andoni Txasko Martxoak 3ko kideak, Europako Parlamentuko agerraldian. (Argazkia:Arabako Alea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 3ko biktimek Europako Parlamentuko Eskari Batzordean hitza hartu dute gaur, 1976an Gasteizen izandako gertakarien egia, justizia eta ordaina bermatzeko eskatu diezaion Europak Espainiari. Hura berriz ez gertatzeko bermeak ere galdegingo dituzte elkarteko ordezkari Andoni Txaskok eta Nerea Martinezek.

Eskaera egin ostean, Parlamentuko diputatuek euren iritzia eman dute eskariaren inguruan. Eskari Batzordeak Espainiari idatzi bat helaraztea erabaki du, Justizia Ministerioari. Europako beste bi komisariori ere helaraziko diote gutuna, gertakarien ikerketa abiarazteko. Besteak beste, EAJ, Podemos eta EH-Bilduren botuekin egin du aurrera eskariak; Alemaniako CDU alderdiko bozeramaileak ere bat egin du horrekin.

Elkarte memorialistak 2015eko martxoaren 3an aurkeztu zuen Europako Parlamentuan agerraldia egiteko eskaria. Urte hartako uztailean, Izaskun Bilbao (EAJ) eta Josu Juaristi (EH Bildko) europarlamentarien babesa jaso zuten. Eskaria 2015eko abenduan onartu zuen parlamentuak.

Europan hartu den erabakia "zigorgabetasunaren eta ahanzturaren kontrako aurrerapausoa" izango dela uste dute biktimen elkarteko kideek.

Albiste hau Arabako Alea-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Eguneraketa berriak daude