Sarsak preso palestinarrak gose greba amaitu du, Israelekin askatasuna hitzartu ostean

  • Israelek preso duen Mahmoud Sarsak 25 urteko futbol jokalari palestinarrak amaitutzat eman du hiru hilabetez luzatu den gose greba, haren abokatuak jakinarazi duenez. Bi aldeek preso palestinarra uztailaren 10ean askatzea hitzartu dute.

    2009ko uztailean atxilotu zutenetik Israelek kargurik gabe preso duela salatzeko ekin zion protestari duela hiru hilabate, eta ospitalean dagoen arren, grebarekin jarraitzen zuen orain arte. Joan den maiatzaren 14an gose greba kolektiboarekin ez amaitzea erabaki zuten presoetako bat da Sarsak.


2012ko ekainaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Mahmoud Sarsak presoari babesa erakusteko afixa.

Israelek mantentzen duen atxiloketa administratiboen politikaren aurka ari zen protestan Sarsak. Lege horren arabera, Israelgo agintariek palestinar bat denbora mugagabean atxilotuta eduki dezakete. Israelek dio Yhadeko kidea dela futbolaria; berak eta bere familiak erabat ukatzen dute salaketa eta inongo frogarik ez dutela erantzuten dute. 30 kilo galdu ditu protesta hasi zuenetik, familiaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-06-17 | Gedar
Protesta egin dute CAFeko akziodunen batzarrean, Beasainen

Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatu zuen protesta, CAFek "palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatzeko". Berriz exijitu diote enpresako zuzendaritzari ez dezala parte hartu Jerusalemen tren arina eraikitzeko proiektuan.


Euskal Herriko hezkuntza zentro guztietan Palestinako haurren aldeko ekimenak egitera deitu dute

Gure haurrak ere badira ekimenak ekainaren 20rako iragarri du deialdia. Palestinako seme-alabei eta gurasoei elkartasuna adierazi diete, eta “haurrak gerraren helburu ez direla bermatzea” eta “giza eskubideen urraketen aurrean justizia” eskatu dute... [+]


Itsaso Gorriko edukiontzien garraioa %90 jaitsi da Yemengo huthien erasoen ondorioz

Gazaren alde dozenaka ekintza egin dituzte huthiek azarotik. 65 herrialdetako ontziei eragin die egoera berriak, AEBetako inteligentzia zerbitzuen arabera.


AEBek Hamasi leporatu nahi diote su-etena ez adostearen errua

Hamasek akordio proposamenari egindako aldaketa batzuk “ez dira egingarriak”, AEBetako Estatu idazkariaren arabera. Israelek ere ez du ofizialki onartu proposamena, baina AEBek Hamas aurkezten dute oztopo bakar gisa.


2024-06-14 | Gedar
Zisjordanian 500 palestinar erail dituzte sionistek urriaren 7tik hona

Gazako Zerrendan ez ezik, Zisjordaniako lurretan ere sarraskia egiten ari dira sionistak: ehunka palestinar erail dituzte soldaduek eta kolonoek, 8.000 pertsona atxilotu dituzte eta ehunka lagun kanporatu dituzte. Otsailetik hona, Zisjordaniako 1.097 hektarea izendatu dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude