argia.eus
INPRIMATU
Sarsak preso palestinarrak gose greba amaitu du, Israelekin askatasuna hitzartu ostean
  • Israelek preso duen Mahmoud Sarsak 25 urteko futbol jokalari palestinarrak amaitutzat eman du hiru hilabetez luzatu den gose greba, haren abokatuak jakinarazi duenez. Bi aldeek preso palestinarra uztailaren 10ean askatzea hitzartu dute.

    2009ko uztailean atxilotu zutenetik Israelek kargurik gabe preso duela salatzeko ekin zion protestari duela hiru hilabate, eta ospitalean dagoen arren, grebarekin jarraitzen zuen orain arte. Joan den maiatzaren 14an gose greba kolektiboarekin ez amaitzea erabaki zuten presoetako bat da Sarsak.

2012ko ekainaren 19a
Mahmoud Sarsak presoari babesa erakusteko afixa.

Israelek mantentzen duen atxiloketa administratiboen politikaren aurka ari zen protestan Sarsak. Lege horren arabera, Israelgo agintariek palestinar bat denbora mugagabean atxilotuta eduki dezakete. Israelek dio Yhadeko kidea dela futbolaria; berak eta bere familiak erabat ukatzen dute salaketa eta inongo frogarik ez dutela erantzuten dute. 30 kilo galdu ditu protesta hasi zuenetik, familiaren arabera.