Madurok legearekin erantzungo dio "indarkeria kolpistari"

  • Nicolas Madurok azaldu du ez duela jarrera “kolpistarik” onartuko, eta legearekin erantzungo diola. Hauteskundeak tarte txikiz irabazi ondoren, oposizioak bultzatutako istiluak gero eta gehiago dira Venezuelako kaleetan. Zazpi hildako eta 61 zauritu izan dira orain arte, gehienak ‘chavistak’.


2013ko apirilaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Oposizioak eragindako istiluak (Argazkia: El Pais)

“Indarkeriaren bidetik datorrenak, Estatuarekin egingo du topo”. Horrela erantzun die Madurok nahasmena eragiten ari direnei, eta azaldu du dagoeneko Errepublikako Fiskal Orokorrarekin hitz egin duela, neurriak har ditzan.

Oposizioak eta haren buru Henrique Caprilesek eragin dituzte istiluak, Maduroren arabera. Azpimarratu du AEBen laguntza izan duela kanpaina osoan, baita orain ere. Libian eta Sirian bezala, hainbat indarkeri gune (ospitaleak, Alderdi Sozialista Batuaren egoitzak, urbanizazio herritarrak…) sortu nahi dituztela salatu du presidente berriak, barne gatazka indartzeko.

2002ko apirilaren 11ko estatu kolpearen antzeko egoera bat erraztu nahi dutela nabarmendu du Madurok. Orduan ere, protesta eta istiluekin hasi zen oposizioa, nahasmena baliatuz Chavez kargutik kentzeko.

Oposizioko buru Henrique Caprilesek bertan behera utzi du Hauteskunde Batzorde Nazionalaren aurrean gaurko deitua zuen mobilizazioa. Indarkeria ez baliatzeko eskatu die bere jarraitzaileei. Hala ere, onartu du herritarrak euren kabuz protestarekin jarraitzeko aukera dagoela. Eltzejotze gehiago antolatu ditu hurrengo egunetarako.

AEBentzako mehatxua

Nazioarteak, orokorrean, Venezuelako presidentea onartu du. Salbuespena AEBak dira. Haien arabera, Caprilesen eskakizunak bete eta emaitzak berrikusi arte ez dute Maduroren zilegitasuna onartuko. AEBen ohiko aliatu Mexikok eta Kolonbiak, ordea, bestelako jarrera izan dute, presidente berria aitortuz.

AEBen oposizioaren arrazoia izan daiteke Venezuelaren orain arteko politika haientzako mehatxua izatea. Nazioarteko gaietan kazetari aditu Don DeBarrek Russian Today hedabideari azaldu dionez, “hegoaldea lotzen duen puntua da Venezuela”. Bultzatzen duten “ekonomia alternatibo eta askea” AEBentzako mehatxua da DeBarren ustez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude