Maddi Ane Txoperenak irabazi du Eskolarteko Bertsolari Txapelketa


2011ko ekainaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Maddi Ane Txoperena
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Atzo jokatu zen Agurainen (Araba) Euskal Herriko Eskolarteko XXIII. Bertsolari Txapelketaren finala. Hamalau eta hamazortzi urte bitarteko bertsolarien txandan, Maddi Ane Txoperena eta Maddi Sarasua lapurtarrak izan ziren nagusi, eta lehenbizikoak jantzi zuen txapela. Aurrez herrialde bakoitzean egindako kanporaketetan sailkatutako bertsolariak – herrialde bakoitzeko bi – ibili ziren kantuan.

Goizean hamalau urtetik beherakoen txanda izan zen, eta honetan ez zen Zuberoako ordezkaririk izan, eta bakarra Nafarroa Beheratik. Hamaika bertsolari gazte ibili ziren hortaz kantuan, eta Txaber Altube abadiñoarrak (Bizkaia) jantzi zuen azkenean txapela.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude