El Salto hedabideak Luis González Reyes elkarrizketatu du. Madrilgo Ekologistak Martxan taldeko ekintzaileak Energiaren espirala liburua argitaratu zuen 2018an (hemen osorik irakurgai). Martín Cúneo kazetariak egun bizitzen ari garen lehengaien eskasiaz, krisi energetikoaz eta enpresen geldialdiez galdetu dio. Asko laburtu eta itzuli dugu, jatorrizkoa gazteleraz hemen.
Ba al dago azalpen orokorrik ematerik aldi berean gertatzen ari diren fenomeno ekonomiko eta sozialei?
Esango nuke prozesu guztiak lotuta daudela. Lehengaiak garestitzeko prozesuak eta hornidura-gabezien prozesuak oso daude lotuta. Atzean hainbat aldagai daude, lehena, pandemia ostean eskaera pixka bat berraktibatu dela. Eta hau gertatu da ekoizpen kate globalek desordena bizi duten egoeran, denbora behar baitute lehen bezala jardutera iristeko.
Bigarren elementu bat da gure ekoizpen eta kontsumo kate globalak "oraintxe bertan" funtzionatzeko moldearekin artikulatuz joandirela, ia ez dago almazenajerik. Almazenik ez badago, dena egin behar da eta hori ezin da goizetik gauera lortu.
Hirugarren aldagai bat da hainbat produkzio lurralde jakinetan espezializatu direla eta lurralde horietan eskaria handitzeko ezintasuna sortzen denean, horrek eragina du gainerako guztian.
Laugarren faktorea da eskuratzeko limitera iristen ari garela hainbat energia iturritan eta materialetan eta horrek ere kortozirkuitoa eragiten du ekoizpen kate globaletan.
Eta boskarren faktore bat aipatu daiteke, harremana duena hainbat lurraldetan egin diren politika zehatzekin, Errusian, Txinan edo Erresuma Batuan.
Munduaren erabateko konexio horrek erresilientzia eta egokitzeko gaitasun handiak ematen zizkigula zirudien, baina orain bizitzen ari garenak justu kontrakoa erakusten du. Ikusten ari garenaren moduko estres egoeretan, erantzuteko gaitasun handia beharrean badirudi gutxiago dugula, eta nolabait, arazo guztiak handitu egiten direla.
Badirudi pandemiaren ostean ekonomia berrabiaraztean zerbait matxuratu dela.
Pandemiak geldialdi ekonomikoa eragin du eta hau faktore bat da, baina ez bakarra. Gertatzen ari dena ulertzeko ikusi behar dugu ez dagoela osasun krisi bat soilik dena hankaz gora jartzen duena, baita krisi klimatikoa ere okertzen duena egoera eta baita krisi energetiko eta materiala ere, kaosa areagotzen duena. Hainbat elementu dira, gehituz doazenak eta sistema hauskor bat dugunean estres egoera asko pairatzen ari dena, hau hondora joateko aukera handiagoa da.
Autoen txipak zergatik falta diren ulertzeko jakin behar dugu ekoizpena Taiwanen kontzentratuta dagoela eta herrialde honek ez du soilik pandemia bat jasan, baita ere arazoak izaten ari da lehengaietara eta ura lortzera iristeko, klima aldaketaren ondorioz.
Ekonomia bizkortzeko planez...
Ez dut uste gobernuek beren borondatez albora utziko dituztenik ekonomia bizkortzeko plan berezi hauek, dirua neurri-gabe hazi dute AEBetako Erreserba Federalak eta Europako Banku Zentralak. Baina ez dago argi zenbat denboran eutsi ahalko dituzten plan hauek, egoera gero eta zailago jartzen denean. Diru asko sortu dezakezu, baina harremana izan behar du jarduera ekonomikoarekin, bestela, sortzen ari zarena zor burbuila gero eta handiagoak dira, lehenago edo beranduago lehertu egingo direnak.
Txinako xaguzar baten hegadak kapitalismoa bukatu dezake...
Ez nuke esango kapitalismoa bukatuko duenik, baina agian bai kapitalismo globala. Kapitalismoaren bertsio globalizatua, interkonexio maila handia duena hilzorian dago eta ez du sendabiderik, beste gauza bat da nola eta zein momentutan hilko den. Baina horrek ez du kapitalismoaren amaiera esan nahi, honek jarraitu dezakeelako maila lokalean artikulatzen, gainera, ikuspegi nahiko beldurgarriekin.
Orain gertatzen ari denak ba al du antzarik liburuan deskribatu zenuten kolapsoarekin?
Galdera da ea dagoeneko kolapsoa bizitzen ari garen. Liburuan kolapsoa definitu genuen termino historikoetan konplexutasuna azkar galtzea dela eta hamarkadak iraungo dituen prozesua izango dela. Konplexutasuna galtzea lau neurgailu hauekin neur dezakegu: biztanleria galera, interkonexio galera, espezializazio galera eta informazio galera. Lau elementu horiek begiratua ezin dugu esan orain biztanleria galera handirik dugunik, ez informazioarenik, ez espezializazioarenik, baina bai interkonexioa zerbait galdu dela, baina ez gehiegi. Beraz, esan dezakegu ez gaudela kolapsoan.
Nik uste dut dudarik gabe kolapsoaren lehen aldiak bizitzen ari garela, ez kolapso sakona, baina dinamika horretan gaude. Eta nolako prozesua izango da? Oso irekia. Oso zaila da sekuentzia bat jartzen, ustekabeko prozesuak gertatuko baitira. Baina segur aski gertatuko dena izango da ingurumen mugekin topo egingo dugula. Logika horren barruan, segur aski lehenik eragina jasoko dutenak prozesu ekonomiko-finantzieroak izango dira eta ondoren ekonomiko-produktiboak, jakinik biak lotuta daudela, eta beranduago gertatuko diren beste gertakari batzuk izango ditugu, adibidez hirietako krisiak. Gakoa da, lehen inposiblea zirudiena posible bihurtzen dela.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]