RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.
----------------------------------------------
Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo RR-zitala. Tira, ez dut gehiegi kontatuko, esan izan baitidate spoilerrak egiten ditudala. Hala ere, pentsa dezakezu erremerrea den batek bere buruaz irri egiteko saio bat dela, baina hori baino gehiago, da hitzekin eta formarekin jolasean egindako performance bat. Horraino kontatuko dut. Probestuko dut aukera, beraz, ardura pare bat planteatzeko.
1. Loraldia bezalako jaialdi bat beste tokietara zabaltzea: guay. Kulturaren eta adierazpide hibrido-esperimentalen lantzaderak beharrezkoak dira, eta ez daitezela leku jakin batzuetan monopolizatu. Baina nago azken aldian Iruñean ez ari ote zaigun kulturaren programazioa eskuetatik ihes egiten. Hartuko bagenu irailetik antolatu diren euskarazko kultur emanaldien agenda, harrituko ginateke. Eta nago, joera hori ez ote datorren joera handiagoetatik: ikus musikariek aipatzen dituzten kontsumo joerak; liburugintzan, irakurlerik gabeko ekoizpen gaindosia; ikus-entzunezko proposamenak etengabe… Eta zintzoak izanik, kultura horretara iristen direnak ez ote diren/garen betikoak, diru-zorroko zuloa gero eta handiago egiten. Lorategi bat da Iruñea, loraldi betean, baina zaindu egin behar dira loreak eta lorezainak.
2. Berritzailea hitza dabil saioaren osteko poteoan. Tira, berritzailea dena da Lujanbio bera erregistro horretan: koplak, ASMR, poesia, kantua, stand-up(?), eta dantza. BAI, gutxi, baina dantza egiten du. Lan ederra egin du hitzei errebuelta asko ematen, eta zentzu bikoitzak eta hoskidetasunak topatzen. Baina "berritzailea" agian ez da hitza. Errezital performatibo batzuk badatozkit burura, eta gutxik bete dute areto bat Lujanbiok nola (eta hau ez da ezer haren kontrakoa, inolaz ere). Baina bada esanguratsua ikusteko publikoak –eta programatzaileek, promotoreek eta ekoizpen etxeek– zeri ematen dion autoritatea, eta horrenbestez, espazioa beren agendetan. Berriz ere, hau ez da emanaldiaren eta Loraldiaren kontrako kritika bat.
Iruñea lorategi bat da. Nik inoiz ederragorik ikusi dudan ez dakit. Baina, agian, astero lorategiko lore ederrenak eta handienak ekartzearekin ez da nahikoa. Erein behar dira haziak (sortu kultura baten beharra), kimaketa lanak (kontsumo eredua birpentsatu), ekarri bizilagunen balkoietako aldaxkak (ulertzen da, ez?), eta lorezainak horren guztiaren parte egin. Hori ba, loreak botatzearena, beste baterako.
Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.