Lopez Peñaren auzian gertatutakoa argitzeko eta preso politikoen salbuespen neurriak eteteko eskatuz mobilizazioa deitu du Herrirak. Larunbatean Bilboko La Casillatik abiatuko da 17.30etan; ‘Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea’ lelopean.
Larunbatekoaz gain, Herrirak beste hainbat mobilizazio ere antolatu ditu. Ostegunean elkarretaratzea egingo dute Bilbon dagoen Frantziako kontsulatuaren aurrean, kexa formal bat aurkeztearekin batera. Ostiralean, berriz, kontzentrazioak egingo dituzte hiriburuetan eta zenbait herritan.
Nagore Garcia eta Beñat Zarrabeitia Herrirako bozeramaileek azpimarratu dutenez, “espetxe politika oztopo nabaria da”, eta besteak beste, Lopez Peñaren eta Angel Figueroaren heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera eta Parot doktrina aipatu dituzte adibide moduan.
Alderdi politikoen eta gizarte eragileen adierazpenak
Hainbat alderdi politiko eta gizarte eragileren ordezkariek adierazpenak egin dituzte, Xabier Lopez Peña presoaren heriotzaren harira.
Berrian EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak salatu du euskal preso politikoen auzia “humanitaterik gabe” kudeatzeaz gain, diplomazia falta egon dela eta politikaren zeresana urritu nahi izan dela.
EAJko Itxaso Atutxak adierazi du “gehiegizkoa” dela Lopez Peñaren heriotza espetxe politikari egoztea. Haren ustez ezin liteke halakorik froga. Azpimarratu du auzian “arraroa” ikusten duen bakarra familiari eta abokatuari entzundakoa dela.
ELAk azaldu du Lopez Peñaren familiari senidearen ospitaleratzearen berri ez ematea “oso larria” dela. Gertatutakoa ikertzeko eta inplikatutako administrazioek kontuak emateko eskatu du.
Espainiako Barne Ministro Jorge Fernandez Diazek ohartarazi du “preso politikoen edo heriotza politikoen inguruan hitz egitea” delitua izan daitekeela. Horregatik, azken egunetan haren ustez egin diren “terrorismoaren gorapenak” fiskaltzara igorri ditu, horien artean Pernando Barrenaren eta Patxi Zabaletaren adierazpenak.
Sortuk salatu du “mehatxu” horiekin atentzioa desbideratu nahi dutela.
Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez... [+]
Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]
Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]