Lopez Obrador ezkertiarrak irabazi ditu hirugarrengoan Mexikoko lehendakaritzarako hauteskundeak

  • Morena Nazio Birsotze Mugimenduko hautagaiak bozken %53- %53,8 artean lortu du. %22,1- %22,7 eskuratu du Ricardo Anaya kontserbadoreak eta zentro-eskuineko Meadek %15,7- %16,3 artean.


2018ko uztailaren 2an - 10:17
Lopez Obrador ospakizunean (Argazkia: @lopezobrador_)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hauteskunde hauek aldaketarenak izan zitezkeela iragarri zuten Mexikon, eta horrela izan da. Andres Manuel Lopez Obrador ezkertiarra izango da Enrique Peña Nieto kontserbadorearen ondorengoa. Egindako kontaketa azkarraren datuak berresten badira.

Mexiko ego eta Ertamerikako bigarren potentzia ekonomiko handiena da. Lopez Obradorrek garrantzi handi duen herrialde baten buru bilakatuko da. Gainera, hautagai batek inoiz eskuratu dituen emaitzarik onenak izan ditu.

Irabazleak mexikarrei eskatu die onura kolektiboa pertsonalaren aurretik jartzeko eta “berradiskidetzera” deitu du. “Aldaketa sakonak” egingo dituela iragarri du, “egiazko demokrazia” bat lortzeko. Laugarren iraultza bat egingo duela iragarri du.

Kanpaina osoan esan duen bezala ustelkeriaren kontrako borroka izango da bere gobernuaren lehentasunetako bat eta aldaketak iragarri ditu kontrol fiskal eta finantzarioan; hau da, zorroztu egingo dituela.

Gobernu berriak “txiroak” eta “aberatsak” ordezkatuko dituela esan du Lopez Obradorrek, baita edozein ideologia politiko eta edozein sexu joerako mexikarrak ere.

Lopez Obradorek abenduaren 1ean zin egingo du bere sei urtetako kargua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mexiko
2025eko otsailaren 12
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

2025eko urtarrilaren 29
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

2024ko urriaren 16
On Ángel!

Eguneraketa berriak daude