Leintz-Gatzagako herritarren erretratuak sarean ‘Gatza’ proiektuarekin

  • Gatza. Leintz-Gatzagako herritarren erretratoak proiektuaren azken emaitza aurkeztuko du Joxefe Diaz de Tuesta argazkilariak urtarrilaren 8an. Oñatiko kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan eta webguneaz gain herritarren erretratuak biltzen dituen argazki erakusketa ere aurkeztuko du.


2018ko urtarrilaren 5ean - 09:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Duela bi urte ateratako liburuari jarraipena emanez, orduan aurkeztutako argazkiak, eta beste hainbat erakutsiko ditut”, azaldu du Tuesta argazkilariak. Besteak beste, 204 argazki mosaiko, eta 38 argazki solte izango dira ikusgai. Webgunea, erakusketa bezala, gatzagarren erretratuez osatutako argazki mosaiko bat izango da.

Webguneak beste hainbat aukera eskainiko ditu: batetik, duela bi urte argitaratutako Gatza. Leintz-Gatzagako herritarren erretratuak liburua eskuratzeko aukera izango da, pdf formatuan. Xehekik atalak, aldiz, erretratatuez gaindiko xehetasunak jasotzen ditu. Hala nola, gatzagarren eskuak eta gorputz jarrerak. Proiektu osoa nola garatu den azaltzen duen lotura ere izango du eta bideo bat ere eskuragarri dago jada.  

Erakusketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean, urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai Oñatiko kultura etxean.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.