Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

  • Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


2023ko uztailaren 27an - 08:45
Azken eguneraketa: 11:28
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2023ko Udako Azoka Ekologikoen berri eman dute Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek. Guztira 14 azoka antolatu dituzte, 14 herri ezberdinetan: Zigoitian, Zarautzen eta Algortan, besteak beste.

Elikagai ekologikoen azokak elikagai ekologikoen aniztasuna plazaratzeko “erakuslehio aparta” direla azaldu dute. Azoken egiten duen ekarpenaz jardun dute: “Ingurugiroa errespetuan ekoizten duten profesionalen eta konpromezu bera eta kalitate ezin hobeagoko elikagaiak eskuratu nahi dituzten kontsumitzaileen topagunea da udako azoka ekologikoa”.

Herritarrak azokara erakartzea eta azokan erosketak egitea dela “erronka nagusia” azpimarratu dute. Izan ere, azokak “zuzeneko salmenta” bultzatzen du, ezinbestean tokiko “ekoizle txikien biziraupena” bermatu eta “nekazaritza-aniztasuna” sustatzen duena.

Nekazaritza ekologikoaren gorakada

Ekoizpen ekologikora bideratutako lurrak gorantz egin dute 2022an Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren arabera. Guztira 1.199 hektarea berri ziurtatu ziren iaz.

2023ko Udako Azoka Ekologikoen Toki eta datak

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...