Lehen doktoretza-tesia kitxuaz

  • Peruko Literaturan aditua da Roxana Quispe Collantes. Bere jatorrizko hizkuntza lehen lerrora ekarri nahi zuen eta historian lehenengo aldiz idatzi den doktoretza-tesiaren egilea da.

Roxana Quispe doktoretza-tesia eskuan duela. Argazkia: accesoperu.com.

2019ko urriaren 28an - 13:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Peruko San Marcos Unibertsitate Nazionalean aurkeztu du tesia. Quispek dei egin die kitxua hiztunei ez daitezen lotsatu haien hizkuntzaz. Unibertsitateko irakasleak dio oso garrantzitsua dela kitxua hiztunak pribilegiatu sentitzea haien jatorrizko hizkuntza dutelako. Bere nahi handietako bat izan da kitxuak akademian tokia egitea. Adierazi du jada ez lukeela lotsatzeko arrazoi izan beharko hizkuntzak eta ez lukeela izan behar etxeko sukaldean edo lagun artean soilik hitz egingo den hizkuntza. Bizitzaren opari ederra dela dio, hizkuntzaren jabe direlako eta transmititu dezaketelako. Peruko beste 47 hizkuntzek garrantzi bera dutela gaineratu du.

Perun 3.800.000 biztanle inguruk aitortu du kitxua jatorrizko hizkuntza duela.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!