Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak eta Maite Iturbe EiTBko zuzendariak azalpenak emango dituzte Gasteizko Legebiltzarrean EH Bilduk eskatuta. Lehenak joan den ostiral goizean Ertzaintzak berarekin izandako jarreraz testigantza emango du; bigarrenak, EiTBk gaiari emandako trataera informatiboaz.
Joan den ostiral goizaldean Donostiako Bulebarreko AskeGunean 800 bat lagunek "herri harresia" antolatu zuten Ertzaintzak atxilotu nahi zituen 8 gazteren inguruan.
Arbelaitzek blogean salatu zuenez eta gerora azpian ikus daitekeen bideoak frogatu duenez, Ertzaintzako hainbat agentek kazetaria zela jakin arren, eraso egin zioten.
Lehenik mugikorra kentzen saiatu ziren, eta ondoren hainbaten artean lurrera bota zuten. Amaitzeko, kazetari guztiak Bulebarreko kioskoan sartu zituzten.
Hainbat izan dira Arbelaitzi babesa adierazi dioten norbanako eta elkarteak: Hekimen-en sartzen diren hedabideak, Euskal Kazetarien Elkartea, EHUko Komunikazioaren Zientzietako irakasleak, ikasleak eta EiTBko LABeko kideak besteak beste.
Maite Iturbek berriz EiTBko kriterio informatiboari buruzko galderak erantzungo ditu. Asko izan dira Euskal Irrati Telebistak AskeGuneari emandako trataerari buruz kritika egin duten eragile eta norbanakoak.
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]