Laborantza elikatzaile baten alde

  • Lurrama  azokaren 13. ekitaldiaren atarian gaude. Azaroaren 16, 17 eta 18an, Miarritzek ehunka bisitari jasoko ditu. Poitou-Charentes eskualdeko laborariak dira aurtengo gonbidatu bereziak.


2018ko azaroaren 7an - 09:53
Lurrama XIII. edizioaren aurkezpena Miarritzeko Herriko Etxean. (Argazkia: Isabelle Miquelestorena).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ELB sindikatuko laborariak dira Lurrama ekimenaren antolatzaile nagusiak. Aurten, Laborantza Politika Bateratua (LPB) hartu dute gai nagusitzat, izan ere, “laborantzaren xede behinena elikadura ekoiztea baita”, beren eletan.

Lurramak kalitatezko elikagaiak ekoizten dituen laborantza sostengatzen du, eta lurralde bakoitzaren elikadura burujabetza hartzen du betebehar nagusitzat. Halaber, “bide horretan, LPBren bidez laborantza herrikoi eta familiarra sustatu behar dela”, diote ekimenaren bultzatzaileek.

3.000 bisitari espero dituzte. Larunbatean, hogei elkartek lehiaketa gastronomiko batean parte hartuko dute, ondoren usaiako Zikiro-jana izanen da. Igandean, hemezortzi sukaldari eta gozogilek hainbat jaki preziatu atonduko dute.

Halaber, Lurramak urtero bezala, ostiralean, lehen egunean, haurrak eta lurraldeko ikastetxe askotako ikasleak hartuko ditu. 1.000 lagun inguruk profitatuko dute Ipar Euskal Herriko sektore gero eta zabalagoak lantzen duen laborantza molde eta ereduaz.

Lurramaren egitaraua geroz eta oparoagoa da urtetik urtera. XIII. edizioan aurreko urteetan izandako arrakasta erdietsiko dutelakoan ari dira lanean.  


Lurrama kanalean gehiago
2024ko azaroaren 8
Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
"Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...