LABek babesa adierazi dio Anna Gabriel CUPeko diputatu ohi erbesteratuari Suitzan

  • "Errepresio politikoak Kataluniako prozesuan ere preso eta erbesteratu politikoak sortu ditu, Anna Gabrielen kasuan ikusten dugun moduan", adierazi du LABeko Idazkari Nagusi Garbiñe Aranburuk. Bisitaren lehen helburua elkartasun eta babesa adieraztea eta bigarrena Kataluniako egoeraren berri lehen eskutik jasotzea izan dela jakinarazi dute prentsara bidalitako ohar baten bidez.


2018ko martxoaren 7an - 15:31
Garbiñe Aranburu eta Anna Gabriel Genevan. (Argazkia: LAB)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aranburuk nabarmendu du “Euskal Herria eta Katalunia herri desberdinak direla eta errealitate ezberdinak" dituztela. "Baina Katalunia eta Euskal Herriak baditugu antzekotasunak. Alde batetik, erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo sozial bat eta bestetik, aurrez aurre estatu guztiz autoritario eta antidemokratikoa dugula, 155. artikuluaren aplikazioarekin ikusten ari garen moduan”.


2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.