‘La Haine’-ko ‘Boro’ kazetariaren aldeko “Muntaia desmuntatu” kanpaina

  • La Haine-ko Boro kazetariaren kontrako akusazio faltsuak desmuntatzea du ostegunean abiatu duten #DesmontaElMontaje (Muntaia desmuntatu) kanpaina. Hilaren 16an epaituko dute Madrilen.


2018ko apirilaren 12an - 11:16
Boro 2014ko azaroan atxilotu zuten Iruñean, Armiarma operazioaren bigarren fasean / Izquierda Diario
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kanpainaren bideoa:

'Armaiarma' operazioa

Boro 2014ko azaroan atxilotu zuten Iruñean, Armiarma operazioaren bigarren fasean. “Terrorismoa goratzea” leporatzen dio fiskaltzak, Facebook eta Twitter sare sozialetan zabaldutako iruzkin batzuk direla eta.

Urte hartan hiru aldiz atxilotu zuten kazetaria. Aipatutakoaz gain, urte bereko martxoan Poliziak Madrilen jo eta atzeman zuen, Espainiako erregearen aurkako Jaque al rey manifestazioaren berri zuzenean ematen ari zela. Handik gutxira, Iruñeko Gaztetxearen urteurrenaz informatzeagatik atxilotu zuten berriro.

Iruñeko auzia artxibatuta dago, baina Madrilgoagatik epaiketa izango du hilaren 16an. Sei urteko kartzelaldia eta 6.200 euroko kalte-ordaina ordaintzea eskatu du fiskaltzak harentzat. Nafarroako hainbat hedabidetako kazetariek babesa azaldu diote, baita Madrilgo Kazetarien Sindikatuak ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude