Kubako politikan eragiten saiatu dira AEBak, HIESaren kontrako programen aitzakian

  • AEBetako Estatu Departamentuak onartu du osasun eta gizarte-programak erabili dituztela Kubara gazteak bidaltzeko “praktika demokratizatzaileak” sustatzera. Programek “gizarte zibila indartzea eta kubatarrek informazio gehiago eskura izatea” ahalbidetzen zutela argudiatu dute.


2014ko abuztuaren 5ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
AEBek GIBaren kontrako programak Kuban "demokrazia sustatzeko" erabili dituztela onartu dute (argazkia: Jorge Luis Baños/IPS)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Jennifer Psaki Estatu Departamentuko bozeramaileak kazetarien galdera askori erantzun behar izan die, AP albiste agentzia estatubatuarrak “ezkutuko” programari buruzko informazioa argitaratu eta gero.

Psakiren esanetan, “ez zen ezkutuko programa izan, gauzak modu zuhurrago batean egiten diren bat baizik, bertan parte hartzen duten pertsonen segurtasuna babesteko”. Kongresuak programa horren berri zuela eta onartzen zuela ere berretsi du.

“Misio horiek gizarte zibila laguntzen zuten, eta aldi berean bigarren abantaila bat zuten: kubatarrek eskatzen zuten bezala, GIBaren prebentziorako informazioa eta entrenamendua jasotzea”, defendatu du Psakik.

Kazetariek Psakiri galdetu diote ea programaren helburua Kuban erregimen aldaketa bultzatzea zen, baina ez du erantzun. Gauza bera gertatu da “ezkutuko” programek benetako mediku-misioetan izan dezaketen eragin kaltegarriei buruz galdetu diotenean.

“GIBaren prebentziorako misioa jendeari inporta zaizkion gauzekin lan egiteko saiakeraren atal bat besterik ez zen”, esan du Paskik. Garbiketa komunitarioak, kultura aktibitateak edota zuhaitzen landaketak aipatu ditu Kuban garatutako helburu politikoa duten beste proiektuen artean.


Kuba kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
AEB-en erasoa Venezuelaren aurka
Trumpen bakeak guda esan nahi du

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.