Korrika 19 Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da "Euskahaldun!" lemapean

  • Aurkeztu dute Korriaren 19. edizioa. Martxoaren 19an Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da hil bereko 29an. Norberaren ahalak indartzeko dei egin nahi du AEK-k, "dakienak erabil dezan eta ez dakienak ikasteko ahalegina egin dezan". Durangoko Azoka izango da omendua


2014ko azaroaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

 

Bilboko Arriaga Antzokian egin dute aurkezpena AEK-ko kideek. Lasterketako arduradun berriak, Asier Amondok, ahaleginak batzeko eta auzolana indartzeko beharra azpimarratu du. “Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori”, horra euskalduntze koordinadorak datorren Korrikan zabaldu nahi duen mezu nagusia.

Euskal Herri osoko 100 inguru euskaltegi eta gau eskoletan lanean diharduela gogorarazi du AEK-k. Denetan ere diru kontuak dira buruhauste nagusietakoa, Mertxe Mujika erakundeko koordinatzaile nagusiak esan duenez.

Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan, diru laguntza publikoen iturria itxita dago AEKrentzat. EAEn, berriz, krisi ekonomikoaren aitzakiarekin laguntza politika okertu da, Mujikaren berbetan. Hortaz, hemeretzigarren Korrikan jasotako sosak euskaltegi eta gau eskolei laguntzeko erabiliko dituzte.

Ohi denez, Korrikari lotutako ehunka ekitaldi izango direla iragarri, eta aurtengo omendua nor izango den jakinarazi dute: 2015ean 50 urte beteko dituen Durangoko Azoka. Elkarlanaren balioa azpimarratu gura duten honetan, elkarlan horren fruiturik azpimarragarrienetako bat Gerediagak antolatzen duen ekimena dela nabarmendu dute. Durangokoa, azoka ez ezik, “euskalgintzaren eta euskal kulturaren bilgunea da, euskaldunen eta kulturzaleen ezinbesteko topalekua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


Eguneraketa berriak daude