Konstituzio Auzitegiaren erabakiak sortutako erreakzioak

  • Konstituzio Auzitegiak azaroaren 9ko galdeketa bertan behera utzi ostean, hainbat erreakzioa sortu dira.


2014ko azaroaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Artur Mas Generalitateko presidentea. (Argazkia: www.vilaweb.cat)

Mas: "Bidea egiten jarraituko dugu, inork ez dezala beldurrik izan"

Artur Mas Generalitateko presidenteak ziurtatu du Gobernuak ez duela prozesua bertan behera utziko eta aurrera jarraituko dutela. “Ez da inolako lege bat, ezta independentzia deklarazio bat ere, gure nahia azaltzeko modu bat bakarrik da”, esan du. Konstituzionalaren erabakia guztiz “etsigarria” da Masen ustez, Katalanen gehiengoaren nahia “kolokan” jartzen duelako.

 

ERC: “Bide orriak bere horretan jarraitzen du”

Oriol Junqueras ERko presidenteak esan du, auzitegiak esaten duena esaten duela ere, parlamentuak "herritarrei nahiei" egingo diela kasu. "Hartu beharreko neurriak hartuko ditugu, eta bide orria bere horretan geratuko da”.

 

ACN: "Independentziaren alde pauso bat gehiago ematen lagundu digu”

Carme Forcadell Kataluniako Asanblada Nazionaleko presidenteak uste du Konstituzio Auzitegiaren erabakia pizgarri izan dela herritarrentzat eta igandean bozkatzera joateko deia egin dute. "Konstituzio Auzitegiak independentziaren alde pauso bat gehiago ematen lagundu digu beste behin", gaineratu du.

 

ICV: “Kontsulta bere horretan geratu behar da”

Josep Vendrell ICVko diputatuak kontsulta “bere horretan” mantentzeko eta denak ondo irten dezan nola egingo duen azaltzeko eskatu dio Masi. “Kontsulta egin daitekeela uste dugu baina inori kalterik egin gabe”, azaldu du  Vendrellek. Dena den, uste du prozesuak aurrera jarraitu behar duela, herritarrek beren nahiak "azaldu" ditzaten.

 

Partal: "Igandean ikusiko da Espainiako legeak ez betetzea posible dela"

Vicent Partal Vilawebeko zuzendariak esan du orain "posible" dela Espainiako Gobernuak "inposatutako" lege bat ez betetzea. Estatu bat bere legeak betearazteko "kapaz" izan behar dela dio eta haren ustez ez da Espainiaren kasua. "Orain askatasuna gure eskuetan dago, irabaztea falta zaigu", gaineratu du.

 

CUP: "Herritarrak presta daitezela Azaroak 9an Gobernuari desobedientziaz erantzuteko"

Quim Arrufat CUPeko bozeramailearen ustez "egokia" izan da Masen jarrera eta dei egin die Katalanei azaroaren 9ko galdeketan Gobernuari "desobedientziaz" erantzuteko. "Bozkatzera irtengo dugu, bozkatuko dugu eta Espainiako Estatuak horrela jarraitzen badu, irabazi ere egingo dugu", esan du. CUPeko kideek ez dute uste igandean Mossoek parte hartuko dutenik baina, hala ere, boluntario guztiei babes juridikoa eskaintzeko eskatu diote Masi.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude