Koldo Etxegarai Aitzinako kidea atxilotu dute, bere kabuz deklaratzera joateri uko egin ostean

  • Kolodo Etxegarai Aitzina gazte antolakundeko kidea atxilotu du Frantziako poliziak, bide seinaleen aferagatik.


2014ko abenduaren 5ean - 12:12
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Deklaratzera deituak izan ziren bi gazteak zitazioa hausten. (Argazkia: ehkz.eu)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bide seinaleen auziagatik deklaratzera deitu zituzten Koldo Etxegarai eta Ieltxu Ostolaza, baina ez ziren aurkeztu. Duela astebete atxilotu zuten Ostolaza –egun berean utzi zuten aske–, eta ostiral goizean atzeman dute Etxegarai Topatu.infok argitaratu duenez.

Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten uztailaren 14an.

 
 
 
 

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...