Kirchnerismoa lehen indarra Argentinan, Buenos Airesen galdu arren

  • Cristina Fernandez de Kirchner presidentearen Frente para la Victoria (FPV) alderdia aukera bozkatuena izan da Argentinako diputatuen hauteskunde primarioetan. Bozen %72,47a kontatu ostean zabaldutako datu ofizialen arabera, hautesleen %24,97aren babesa izan du Gobernua kudeatzen duen alderdiak. Senatarien hautaketan ere FPV gailendu da.


2013ko abuztuaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea. (Argazkia: infosurhoy.com) Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea. (Argazkia: infosurhoy.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sergio Massa buru duen Frente Renovador (FR) da bigarren indarra, bozen %8,24arekin. Buenos Airesen, non argentinarren %37ak bozkatzen duen, FR izan da zerrenda hautatuena. Kordobako eskualdean aldiz, Union por Cordoba alderdi lokala nagusitu da.

Hauteskundeok Diputatuen Ganberaren erdia eta senatarien heren bat berritzeko urriaren 27an egingo direnen primarioak dira, eta hautagai nazionalak zehazteko balio dute. Kargu jakin baterako eta aurkeztutako eskualdean bozen %1,5a eskuratu duten alderdiak aurkeztu ahal izango dira urrian.

Presidentearen jarraipena kolokan

Cristina Fernandezek bozen %54arekin lortu zuen 2011an presidente karguari eustea. Haatik, Argentinako Konstituzioak ez du hirugarrenez aurkeztea baimentzen, eta beraz ezingo luke 2015eko presidentetzarako hauteskundeetan hautagai izan.

Aukera bakarra Konstituzioa aldatzea da, eta horretarako Parlamentuaren ‘gehiengo bereziaren’ babesa beharko du FRVk. Aipatu aukera, urriko hauteskundeek baldintzatuko dute. Primarioen emaitzak ezagututa, Parlamentuan duten ordezkaritza “mantendu edo handitzeko” aukera dutela adierazi du presidenteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
2025eko uztailaren 18
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
"Galesak bizirik dirau Patagonian"

2024ko irailaren 25
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?

Eguneraketa berriak daude