ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 25a

Kazakhstanen dituen tropak ateratzen hasi da Errusia

  • Karia horretara, zeremonia berezia egin dute goizean Almaty herrian. Sobietar Batasun ohiko zenbait herrialdek osatutako ODKB erakundeak bidalitako 2.000 soldaduen laguntza "ezinbestekotzat" jo du presidente Kassim-Jomart Tokaievek. Datu ofizialei segi, aste hastapenean 6.000 atxiloketa eta 160 hil zenbatzen ziren.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2022ko urtarrilaren 13a

"Bakea mantentzeko operazioa bukatu dugu (...) Betebeharrak bete ditugu", Andreï Serdioukov errusiar jeneralaren hitzak dira. Goizean hasi dira Kazakhstanetik ateratzen, urtarrilaren 6tik geroztik bertan ziren 2.000 soldatuak. Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundea (ODKB errusierazko sigletan) egon da bertan Kassim-Jomart Tokaiev presidenteak eskatu laguntza militarra bideratzen, "mehatxu terroristari" aurre egiteko xedez. ODKB-ko kide da Kazakhstan, Errusia, Armenia, Bielorrusia, Kirgizistan eta Tajikistanekin batera, denak herrialde sobietar ohiak.

Datu ofizialei segi, aste hastapenean 6.000 atxiloketa eta 160 hil zenbatzen ziren. Nahiz eta tentsioa baretu, ez da oraindik lasaitasun osora itzuli Kazakhstan.

Berez erregaien prezioen igoerarengatik hasi ziren mobilizazioak, baina laster gobernuaren eta ustelkeriaren aurkakoak bihurtu ziren.

Geopolitika: AEB eta Errusiaren artean tentsioak

Nazioarteko afera bihurtu da gatazka hau eta nola ez, AEB eta Errusiaren arteko harremanean ere eragin du. Errusiaren Kazakhstanera sartzeko erabakia kritikaturik, AEBen jarrera deitoratu du Sergei Riabkov Errusiako Atzerri Gaietarako ministrordeak –"ez da haien afera"–. Ukraina eta Europa aipagai, urtarrilaren 14an elkartzekoak dira Genevan AEB eta Errusiako ordezkariak; baina Moskuk argi utzi du ez dutela Kazakhstan aipatuko.

Kanal hauetan artxibatua: Kazakhstan  |  Nazioartea  |  Ekonomia  |  Kazakhstan

Kazakhstan kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-25 | Maria Roselli
Asbestoa 'ad infinitum'

Suitzan bizi den Maria Roselli kazetari italiarraren “Asbestoaren gezurra” liburua 2007an argitaratu zen lehen aldiz alemanez, ondoren gazteleraz, ingelesez... Arrakasta itzela izan du, amiantoaren biktimen erretrato zehatza emateaz gain, lehengo eta oraingo... [+]


Estatu Islamiarrak lapurtutako petrolioa erosten du Europak, Errusiako Segurtasun Zerbitzuak salatu dutenez

Estatu Islamiarrak Sirian eta Iraken lapurtutako petrolioa erosten dute Europako zenbait herrialdek, Alexander Bortnikov Errusiako Segurtasun Zerbitzuko zuzendariaren hitzetan.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude