Gutxienez 45 langile hil dira ArcelorMittalen meategi batean, Kazakhstanen

  • 2006tik Kazakhstanen gertatutako meatze-istripurik larriena da, 41 meatzari hil baitziren orduan ArcelorMittalen beste instalazio batean. Multinazionalak bederatzi lantoki ditu Hego Euskal Herrian.


2023ko urriaren 31n - 08:30
Kostenko-ko meategiko instalazioak.

Kazakhstango Konstenko ikatz meategian piztutako sute batek gutxienez 45 langile hil ditu, Kazakhstango Larrialdi Ministerioak jakitera eman duenez.

Agintarien eta ArcelorMittal enpresaren arabera, metano-leherketa baten ondorioz piztu da sutea. Istripua gertatu denean 252 langile zeuden meategian. Lurpeko galerietan dagoen azken meatzari baten bila jarraitzen dute larrialdi-zerbitzuek oraindik.

Munduko bigarren altzairugile handienak igorritako komunikatuan nstalazioak "arriskutsuak" direla aitortu dute. 1995ean enpresak erosi zituenetik hainbat istripu izan dira eta dozenaka langile hil diren horietan. Tokiko agintariek azken urteotan azpiegiturak modernizatzeko konpromisoak ez betetzea leporatu diote ArcelorMittali.

Orain arte herrialdeko meategietan izandako tragediarik larriena 2006koa izan da, 41 langile hil ziren Mittal erraldoiaren jabetzako meategi batean.

Euskal Herrian bederatzi lantegi

ArcelorMittal SAk Luxenburgon du egoitza fiskala. 2006an sortu zen, Mittal Steelek Arcelor xurgatu eta fusionatu ondoren. Indiako kapitala da nagusiki, eta Lakshmi Mittal handikiak kontrolatzen du. Multinazionalak bederatzi lantegi ditu Euskal Herrian: Bergaran (Gipuzkoa), Olaberrian (Gipuzkoa), Zumarragan (Gipuzkoa), Berriobeitin (Nafarroa), Lesakan (Nafarroa), Legasan (Nafarroa), Etxebarrin (Bizkaia), Sestaon (Bizkaia) eta Legution (Araba).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazakhstan
Kazakhstanen dituen tropak ateratzen hasi da Errusia

Karia horretara, zeremonia berezia egin dute goizean Almaty herrian. Sobietar Batasun ohiko zenbait herrialdek osatutako ODKB erakundeak bidalitako 2.000 soldaduen laguntza "ezinbestekotzat" jo du presidente Kassim-Jomart Tokaievek. Datu ofizialei segi, aste... [+]


2018-03-20 | Maria Roselli
Asbestoa 'ad infinitum'

Suitzan bizi den Maria Roselli kazetari italiarraren “Asbestoaren gezurra” liburua 2007an argitaratu zen lehen aldiz alemanez, ondoren gazteleraz, ingelesez... Arrakasta itzela izan du, amiantoaren biktimen erretrato zehatza emateaz gain, lehengo eta oraingo... [+]


Estatu Islamiarrak lapurtutako petrolioa erosten du Europak, Errusiako Segurtasun Zerbitzuak salatu dutenez

Estatu Islamiarrak Sirian eta Iraken lapurtutako petrolioa erosten dute Europako zenbait herrialdek, Alexander Bortnikov Errusiako Segurtasun Zerbitzuko zuzendariaren hitzetan.


Eguneraketa berriak daude