Kataluniako parlamentuak deskonexio prozesua hastearen alde bozkatu du

  • Kataluniako parlamentuaren gehiengoak estatu katalan independentearen sorreraren alde bozkatu du astelehen goizean egindako saioan.


2015eko azaroaren 9an - 12:18
Anna Gabriel CUPeko parlamentaria astelehen goizeko saioan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Junts pel Sí eta CUPen botoek Espainiako Estatutik deskonektatzeko prozesuari bidea ireki diote. Besteak beste, onartutako erabakiak baliogabetzat jotzen ditu Espainiako Konstituzio Auzitegiaren sententziak. Parlamentuari agintzen dio ofizialki Europako gobernuei akordio horren berri komunikatzeko.

Parlamentarien %53ren babesa izan du, 135 eserlekuetatik 72 batuz.

Espainiako Gobernuaren erantzuna, aste honetan bertan

Parlamentuak hartutako erabakiaren ondoren, Espainiako Gobernuak bere bide orria jarriko du martxan independentisten kontra. Astelehenean Espainiako Estatu Kontseiluari txostena eskatu ondoren, asteartean ministroen kontseilua egingo dute. Lehenago, Pedro Sanchez PSOEko buruarekin bilduko da Mariano Rajoy.

Aste honetan eska dezake Gobernuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Kataluniako parlamentuko adierazpena bertan behera uzteko.

Nor izango da Masen ordezkoa?

Bien bitartean, astelehenean bertan egitekoa da Kataluniako inbestidura saioa eta erabakitzeke dago zein izango izango den hurrengo legegintzaldiko presidentea, CUPek Artur Masen alde ez bozkatzeko adierazi duen asmoaren ondoren.

Hiru izen posible zabaldu dira azken egunetan, Junts pel Sí eta CUPen kontsentsuzko hautagai izan daitezkeenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!