Hauek izan daitezke CUPek Masen ordez babes ditzakeen presidentegaiak

  • Itxura guztien arabera Artur Mas ez dute Kataluniako president izendatuko astelehen honetako saioan. Generalitatearen ardura nork har dezakeen ordea, ez dago hain argi.


2015eko azaroaren 9an - 11:21
CUPek Perpinyan egindako asanbladan Masen inbestiduraz eztabaidatu du besteak beste asteburuan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kataluniako Ara egunkariak argitaratu du hipotesi bat. Bertan azaltzen denez, CUPek Mas presidente ez izendatzeko hartutako erabakiaren ondoren, ezkerreko hautagaitzak “biraketa taktikoa” egin du esanez lehenbiziko inbestidura debatearen ondoren Junts Pel Sik beste hautagairik proposatuko ez balu, eurak izango direla mahai gainean izen bat jarriko luketenak, aurrera egin ahal izateko.

Lara Vicens kazetariak sinatzen duen kronikan aipatzen denez, CUP prest legoke Convergenciako hautagai baten alde bozkatzeko, baldin eta kontsentsuzko figura bada, Juts Pel Si eta CUP “eroso” sentiarazten dituena. Neus Munté izan daiteke pertsona hori artikuluan nabarmentzen denez, Masen alderdiko sektore “sozialdemokratena” ordezkatzen duen politikaria.

Dena den, Raül Romeva Junts Pel Si zerrendako buruak eta Muriel Casals Omnium Cultural erakundeko presidente ohiak ere aukerak dituzte, CUPen kontseilu politikoko iturriak aipatuz aipatutako artikuluan argitaratu duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.