Kataluniako hauteskunde plebiszitarioei begira hainbat eskenatoki

  • Eduard Voltas kazetariak bere blogean aurreratu ditu hauteskunde plebiszitarioetarako eskenatoki onenak. Azaroaren 9an parte hartze handia lortzea da lehen baldintza; zehazki txalotzen du CUP egiten ari den lana egun horri begira indarrak baturik eta sasoian lotzeko.


2014ko urriaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-10-23 10:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ondoren etorri behar duten hauteskundeetarako, Voltasen ustean bi zerrenda independentista aurkeztea litzateke onena. Alde batetik lihoake dagoenekoz CUPen inguruan Proces Constituent eta mugimendu sozialen artean antolatzen ari direna. Bestetik, indarrik handiena edukitzeko bokazioa edukiko lukeena: ERC, CDC, PSCtik sortutakoak, ICV eta Unióren hautuekin ados ez dauden militante ezagunak, akademiako eta kulturako pertsonalitateak...

Voltasek ontzat emango luke bigarren hau bitan zatiturik (ERCren ingurukoak batetik, Mas lehendakariarenak bestetik) azkenean hiru "Si-Si" (azaroaren 9ko kontsultan bi galderei baiezkoa ematearen aldekoak) zerrenda aurkeztea. Baldintza batekin, hori bai, hauteskundeen aurretik adostuta egotea programako atal nagusiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!